Diru_bilketa_2012/Itzulpena/AdrianneW_deia

This page is a translated version of the page Fundraising 2012/Translation/AdrianneW Appeal and the translation is 100% complete.

1

Eleberri hura irakurtzeko denbora luzea eman nuen, baina guztiz maite nuen. Bostgarren mailan, gure adiskideei guk aukeratutako edozer gauza irakasteko esan ziguten. XIX. mendeko literaturari buruz irakatsi nien.

Gaur, igarriko zenuen bezala, ingeles irakaslea naiz. Wikipedian lagundu ere egiten dut, Frankenstein idatzi zuen Mary Shelley, "Pride and prejudice" idatzi zuen Jane Austen eta beste idazleei buruzko artikuluak editatzen.

Wikipedian egiten dudan lanari buruz pentsatzean, ez dut nire burua informazio hutsa gaineratzen duen pertsona moduan ikusten, irakasle moduan baizik. Wikipediari esker, nire klaseetatik haratago heltzen naiz. Joan den hilean, Jane Austeni buruzko artikulua 115.000 aldi baino gehiagotan ikusia izan zen.

Nire unibertsitatean, kalitatezko baliabide asko ditut eskura. Baina jende gehiena ezin da horietara heldu, ordainduzkoak izaten dira eta. Wikipedian editatzen, bidegabekeria hori zuzentzen lagundu dezaket.

Ikastea dut gogoko. Beti. Horregatik uste dut denon eskura izan beharko litzatekeela.

Ados al zaude? Etorri nirekin, bada, Wikipedia laguntzera.

Bio

Adrianaren ikerketa-gaia XVIII. mendeko britainiar literatura da.Ikaskuntza eta Ikerketa Digitalean ikertzaile moduan, bere lankideei Wikipedia ikasgeletan integratzen ere laguntzen die.