Fundraising 2009/appeal/eu


Wikipediaren sortzailearen eskaera, Jimmy Wales

edit

Gaur zuri zuzentzen naiz Wikipedia laguntzeko dohaintza bat egin dezazun eskatuz.

2001 urtean Wikipedia sortu nuen, eta 8 urte hauetan zehar, harritu eta poztu egin nau nola ehun milaka bolondres elkartu diren gizateriaren historiako entziklopediarik handiena eraikitzeko.

Wikipedia ez da webgune komertziala. Komunitate bat da, zu bezalako jendeak idatzi eta finantzatutakoa. 340 milioi pertsona baino gehiagok erabiltzen dute Wikipedia hilero, munduan Internetera sarrera duten pertsonen herenak. Zu gure komunitateko kide zara.

Guregan sinesten dut. Uste dut Wikipediak hobetzen jarraitzen duela. Hori baita ideia nagusia. Pertsona batek zerbait idazten du, beste batek pixka bat hobetzen du eta honela hobetzen joaten da, urtez urte. Gaur erabilgarri aurkitzen baduzu, pentsa ezazu zer lortu genezakeen bost, hamar edo hogei urteren buruan.

Wikipedia gu bezalako jendearen botereaz baliatzen da gauza ikusgarriak egiteko. Gu bezalakoek Wikipedia idazten baitute, hitzez hitz. Gu bezalako jendeak sostengatzen dute. Hau da mundua aldatzeko gure potentzial kolektiboaren proba.

Horregatik, toki hau babestea lortu behar dugu. Wikipedia babestu behar dugu. Dohainik eta iragarkirik gabe mantendu nahi dugu. Irekia izatea mantendu nahi dugu, Wikipediako informazioa nahi duzun erara erabiltzen jarraitzeko. Hazten jarraitzea nahi dugu, mundu guztian ezagutza zabalduz eta parte-hartzea bultzatuz.

Wikimedia Fundazioa irabazi-asmorik gabeko egitasmoa da nik 2003an sortu nuena Wikipedia kudeatu, hazi eta babesteko. Urtean 10 milioi dolarrekin eta 35 langile baino gutxiagorekin, Fundazioak Wikipedia munduko bosgarren webgunerik bisitatuena izatea lortzen du. Gure lanak jarrai dezan laguntza eskatzen dizut.

Irudika ezazu mundu bat non planetako pertsona orok giza ezagutzara sarbide askea duen. Hori da gure helburua eta, zure laguntzaz, lortuko dugu.

Milesker Wikipedia erabiltzeagatik. Historia honen parte zara: mesedez, egin ezazu dohaintza bat.

Jimmy Wales

Wikipediaren sortzailea