Hamar arrazoi sortu berri ditugun infotaulak ere nahiko dituzula sinestarazteko
Katalanezko Wikipediaren komunitatea denbora luzez egon da infotaulak sortu eta eraberritzen (artikulu askoren goialdean, eskuinaldeko izkinan, ikusten dituzun taula horiek) erabiltzaile kartsu batek (ikus elkarrizketa hau) zuzendutako wikiproiektu baten bidez. Proiektu honek sekulako indarra eskuratu du eta gure aburuz, ez da zuzena beste hizkuntzen bertsioetan errepikatzea. Badakigu zu ere infotaula horiek hobetzeko desiratzen egongo zarela haien funtzionamenduari buruzko zenbait argibide jaso ostean. Ziur egon, infotaulen erabilerari buruzko milaka arrazoi eman ditzakegu, baina jarraian dituzun hamarrekin nahikoa eta gehiegi izango da:
- Erabilerraztasuna: Infotauletan datu apur batzuk gehitzeko ezkutuko parametroz beteriko zerrenda ia amaiezinak gehitu behar izatea aspaldiko kontu bilakatu da. Gaur egun, infotaula bat gehitzeko bi klik egin eta listo! Honek behar dituen datu guztiak WikiDatatik eskuratuko ditu.
- Klik soil batekin hizkuntza guztietako informazioa eguneratzea: WikiDatan egiten diren aldaketa guztiak ziztu bizian zabaltzen dira gainerako hizkuntzetara. Adibidez, pertsona garrantzitsu baten heriotza eguna gehitzen bada edo sari baten irabazleen izenak gehitzen badira, berehalakoan eguneratuko da informazio hori ere Wikipediaren bertsio guztietan.
- Eralda daitezkeen zehaztapen orokorrak: Demagun zenbait artikuluri Wikipediaren bertsio batek araututako beste ezaugarri batzuk gehitu behar zaizkiela, infotaula hauek eskubide hori bermatzen dute, WikiDatatik eskuratutako informazioa baliogabetzeko edo nahi diren eremu berriak gehitzeko aukera emanez. Infotaula zaharrekin idatz zenezakeen informazio guztia idazten jarraitu dezakezu, baina baita gehiago ere.
- Estilo bateratua: Tresna honek mota bereko artikuluei antzeko infotaulak ipintzen dizkie, hala, erabiltzaileari alderaketak egitea erraztuz.
- Mapetan hobekuntzak eta dinamismoa: Infotaulek duten beste ezaugarri berritzaile batek mapen zerikusi zuzena du. Taula berriek leku bat estekatzean, orrialdeko mapan klik egiten duen erabiltzailea Open Street Maps-eko mapa dinamiko batera bideratzen dute. Orain antzeko helburua duen proiektu bati laguntzeko ahalmena izango duzu.
- Errusiar panpinak: Infotauletako parametroak metatu egin daitezke: adibidez, erakunde bati buruzko artikuluak "egoitza nagusi" parametroa dauka, "eraikina" parametroari dei egingo diona, hala, informazio gehigarria txertatuz. Honek datuz osatutako ur-jauzi erraldoi bat sortzen du, askotan, lehen begiratuan harrapatuko ez genukeen informazioz hornituta.
- Mantenu erraza: Antzeko taulak bateratu ditugu, ohiko ezaugarriak dituzten taulak sortzeko. Honek ikaragarri errazten du taulen mantenua, antzeko estilo harmonizatua duten taulak direlako eta gainera, ez garelako milaka txantiloiren atzetik ibili behar, bakoitzaren ñabardura txikiena ere eguneratzen, eskerrak!
- Taldearen borondatea da nagusi: Taldean hartu dira proiektu hau gauzatzeko behar izan diren erabaki guztiak. Taulen izkinen kolorea edo parametro bakoitzaren zehaztapenik txikiena ere adostu da. Editore mordoaren iritzia hartu da aintzakotzat proiektu honetan zehar, haien gaitasun teknikoak gorabehera.
- Begirada soil baten balioa: Noizean behin agertzen diren irakurleek behar duten informazio osoa begirada bakarrean eskura dezakete taula hauei esker, hau da, ez dute testu osoa irakurri behar gaiari buruzko informazioa eskuratzeko. Honek izugarri errazten die lana datu zehatz baten bila ari diren irakurleei.
- Ate berri bat zabaldu da: Oraindik ez dugu infotaula hauek izan dezaketen eragin osoaren berri. Sormenak eta aldaketek sortu duten proiektu bat da, oraindik bukatuta ez dagoena. Zeinek daki, agian uste baino askoz handiagoa den mundu batean sartu gara!
Hemen duzue adibide bat: w:ca:Charles Robert Darwin.