Txantiloia:Pribatutasun Politika - Gonbidapena
Pribatutasun Politikaren zirriborro honi buruz duzun iritzia jakin nahi dugu. Iruzkinak onartuko ditugu 2014ko otsailaren 14a arte. Zirriborroari buruzko iruzkinen zain egongo gara.
Pribatutasun Politikak ezinbestekoak dira erabiltzaileen eskubideak babesteko. Egun dugun politikak hori egiten du, baina eguneratu gabe dago 2008. urtetik. Pribatutasun politika berria Wikimedia komunitatearen balioen isla izatea nahi dugu, egungo web testuinguruan. Hori gogoan, hona hemen gure Wikimedia proiektuei aplikatzeko Pribatutasun Politika berriaren lehen zirriborroa. Lehen zirriborro hau lau printzipiotan oinarrituta dago:
Zirriborroari zer deritzozun jakin nahi dugu. Wikimedia proiektuak zuk eta zuretzat egiten dituzu; zure ahotsa da garrantzitsuena. Eztabaida honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Zure laguntza behar dugu behin betiko bertsioa prestatzeko, alegia, Wikimedia komunitatearen balioak benetan islatzen dituena. Iruzkinak egiteko epea igaro ondoren, behin betiko bertsioa prestatu eta WMFren Administrazio Kontseiluari aurkeztu nahi diogu, bere oniritzia eman dezan. Pribatutasun Politikaren zirriborroa arabierara, alemanera, japonierara eta gaztelaniara itzuli dugu, zirriborroaren berrikuspena eta eztabaida bultzatzeko. Alabaina, eskertuko genizuke itzulpen horiek hobetzen, zirriborroa beste hizkuntza batzuetara itzultzen eta epe horretan besteek egindako iruzkinak itzultzen laguntzea. Kontuan izan iruzkinak egon daitezkeela blogeko jatorrizko argitalpenean, wikimedia-l thread posta-zerrendan eta beste eztabaida-orri batzuetan. Iruzkin horiek feedback orri horretara transferitzean, posible izango zaigu gai edo ideia horiek aztertzea eta iruzkinei erantzutea. Eskerrik asko! |