Training modules/dashboard/slides/10822-preparing-to-edit-quiz
Ediziorako prestatzen joateko proba
Aztertu zure burua!
Zer egin beharko zenuke artikulu bati aldaketa handi bat (adibidez, paragrafo berri bat gehitzea) egin baino lehen?
(Hitz egin galdera honi buruz)
- Artikuluko Eztabaida orria irakurri, ea gatazkarik dagoen ikusteko eta zure iturriak eta aldaketen plana bertan partekatu. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)ZUZENA! Adeitsua da beste editoreei zer egin nahi duzun esatea, eta zer iturri erabiliko dituzun. Ez kezkatu inork erantzuten ez badu. Ideia ona da zure asmoak partekatu nahi izatea.
- Artikulu oso bat zure Proba orrira kopiatu eta itsatsi, bertan aldaketak egin eta, gero, artikulua aurkitu duzun tokira berriz kopiatu eta itsatsi. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Horrek artikuluko historiaren aldaketa guztiak ezabatuko ditu, eta zure aldaketa guztiak segur aski beste editore batek desegingo ditu. Artikulu osoa berridazteko asmoa baduzu ere, onena da horren ordez artikuluari aldaketa txikiak egitea.
- Ezer ez. Besterik gabe aldaketa egin; norbaitek gustuko ez badu, berrikusiko du. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Neurri batean hori egia bada ere, mesedegarria da beste wikilariekin harremanetan jartzen saiatzea, artikuluari egin nahi diozun edozein aldaketari buruz hitz egiteko.
- Bilatu eskarmentua duen wikilari bat aldaketa hori berak zure ordez egin dezan. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Wikipedia edonork alda dezakeen entziklopedia da, baita zuk ere. Aldaketa zeuk egin dezakezu. Aldaketak egin aurretik beste editoreekin hitz egiteak laguntzen du, noski.