Training modules/dashboard/slides/10810-visualeditor-buttons/eu

This page is a translated version of the page Training modules/dashboard/slides/10810-visualeditor-buttons and the translation is 100% complete.

Ikusizko Editoreko botoiak

 

Lagungarria izan daiteke beheko testua proba orrian kopiatu eta itsastea, eta aukera guztiak testu honetara zuzenean aplikatzea, zer egiten duen ikusteko.

Paragrafoa. Honek testu estiloa ezartzen lagunduko dizu. Adibidez, izenburu bat, edo paragrafo testu soila. Aipu blokeoak sartzeko ere erabil dezakezu.

A. Nabarmendu zure testua, gero klikatu hemen formatu lodia, etzana eta abar emateko. "Gehiago" aukeraren bidez, azpimarratu, kode snippetak gehitu eta teklatu hizkuntza alda ditzakezu.

Loturak (estekak). Katebegi botoiak testua estekatzeko modua emango dizu. Nabarmendu hitza, eta sakatu botoia. Ikusizko Editoreak automatikoki proposatuko dizkizu hitz edo hitz multzo horrekin erlazioa duten Wikipediako artikuluak. Era ederra da zure artikuluak Wikipediako eduki gehiagotara loturak izan dezan. Hitz garrantzitsuak bakarrik behin estekatu ahal izango dituzu, agertzen diren lehen aldian, gehienetan. Wikipediaz kanpoko orrietara estekatu nahi baduzu ("kanpo loturak" atalean, adibidez), klikatu "Kanpo loturak" fitxan.

Aipatu. Ikusizko Editorean aipamenak sartzeko tresnak erreferentziei formatua ematen lagunduko dizu. Nahikoa duzu leihoan DOI edo URL itsastea, eta Ikusizko Editorea behar dituzun eremu guztiak betetzen saiatuko da. Hala ere, berrikusi eta bete eskuz falta diren eremuak (ezagutzen badituzu). Gainera, liburuak, aldizkari espezializatuak, berriak eta webguneak eskuz sar ditzakezu. Hor gida bizkor bat izango duzu zure aipamenen datuak sartzeko. Iturri bat dagoeneko sartua baduzu eta berriz aipatu nahi baduzu, "Berrerabili" fitxan klika dezakezu.

Buletak. Buleta puntuak edo zerrenda zenbakitu bat gehitzeko, klikatu hemen.

Txertatu. Fitxa honek materialak, irudiak edo taulak gehitzeko balio dizu.

Ω. Azken fitxa honek karaktere bereziak sartzeko balio dizu, adibidez, erdaretan dauden hitzak, ikur zientifikoak eta hizkuntza luzapenen sorta bat.