Template:Community Wishlist Survey/section-smaller-projects/eu

This page is a translated version of the page Template:Community Wishlist Survey/section-smaller-projects and the translation is 100% complete.
 

Ohikoa izaten da lehendabiziko 10etan amaitzen duten proposamen gehienak proiektu handienetarako izatea: Wikipedia handiak eta Commons. Aldiz, txikiagoak diren talde ugarik ez dute "bozkatzeko botere" nahikorik beren proposamenak lehendabiziko 10etaraino bultzatzeko, baina lan garrantzitsua egiten ari dira gure mugimendurako.

Gure lantaldeak asmo irmoa du gure talde txikiagoei lagunduko dieten proiektuetan lan egiteko, adibidez, kanpaina eta programa antolatzaileei, GLAMetako parte-hartzaileei, proiektu txikiagoei (hala nola Wikiteka edo Wikiztegia), eta administratzaileei eta CheckUser-ei.

Garrantzizkoa da Komunitatearen Nahien Inguruko Inkestan proiektu txikiagoen proposamenak izatea. Lagundu egiten dio gure lantaldeari eta Wikimedia Fundazioari talde txikiagoetan jendeak oro har zer behar dituen ezagutzen. Beraz, mesedez etorri eta aurkeztu zure proposamenak, baita lehendabiziko 10en artera helduko ez zarela uste baduzu ere!