Training modules/dashboard/slides/11403-add-citation-wikicode/eu
Outdated translations are marked like this.
Nola gehitu aipamen bat wikitestua erabiliz
Beraz, baduzu iturri fidagarri batetik ateratako paragrafo sendo bat. Nola jakinaraziko diezu beste editoreei zure informazioaren kokapena, egiazta dezaten?
Hasteko, artikulu berri bat bada, ikus dezagun artikuluan Erreferentzien atal bat nola sortu wikitestua erabiliz.
Wikitestuan hasteko, erabili orriaren goiko "Aldatu iturburu kodea" fitxa.
Ondoren, bete ondorengo jarraibideak:
- Egiaztatu orriaren behealdean badela "Erreferentziak" deitutako atal bat. Bestela, tekleatu "==Erreferentziak==".
- Gogoan izan "Erreferentziak" atalari "
{{erreferentzia_zerrenda}}
" edo "{{reflist}}
" kodeak gehitzea. Era horretan, orrian erreferentziak (aipamenak) non agertuko diren jakingo duzu. - Orain klik egin erreferentzia bat sortu nahi diozun testuaren atzean.
- Orain sartu hor "<ref>" kodea, gero erreferentziaren xehetasunak, eta itxi hura"</ref>" kode batez. Wiki softwareak esaldi buruko erreferentzia zenbaki bat gehituko du automatikoki.