Training modules/dashboard/slides/11105-types-of-license/eu
Lizentzia motak
Lizentzia aske mota desberdinak erabil ditzakezu Commonsen.
- CC BY-SA: Esan nahi du "Aitortu-PartekatuBerdin" lizentzia.
- CC BY: Esan nahi du aitortua izatea nahi duzula egindako lana, baita egindako nahasketak eta aldaketak ere, baina ez dizula axola lan berria lizentzia berri batez partekatzen bada.
- CC ZERO: Esan nahi du egindako lana aske uzten duzula murrizketarik gabe. Lana aldatu, berrerabili eta sal daiteke zu aitortua izan edo antzeko lizentzia bat jarraitu gabe.
Garrantzizkoa da gogoratzea ez dagoela mugarik besteek edozein helburutarako zure lana erabiltzeko. Argi eduki Commonsen zure lana partekatzean ezin duzula ez-komertzialtzat hartu. Era horretan, erraztu egiten da informazio hori albait gehien erabiltzea, artistak, argitaratzaileak eta beste batzuk baliabide horiek sal ditzaketen lanetan erabiltzera bultzatuz. Hala ere, CC BY-SA aitortza sartuz, segurtatu egingo duzu zure lana edonork zure baldintza berdinekin partekatzen duela; era horretan, zure lanaren ustiapen komertziala mugatu egingo da.