Basque Wikimedians User Group/Aktak
Euskal Wikilarien Elkartea osatzeko bileraEdit
- Tokia: San Telmo Museoa
- Data: 2015-01-15
- Ordua: 17:15
Bertaratutakoak: Janfri (talk · contribs), Joxemai (talk · contribs), Zuiarra (talk · contribs), Iñaki LL (talk · contribs), Gartxoak (talk · contribs), Theklan (talk · contribs), Josu (talk · contribs), Xabier Cañas (talk · contribs), Oraina (talk · contribs), Aitzolete (talk · contribs) eta Ksarasola (talk · contribs).
Ezin izan dira etorri: Xabier Armendaritz (talk · contribs) eta Assar (talk · contribs).
Gai zerrenda:
- Saioaren aurkezpena
- Durangoko bileraren laburpena
- Elkartearen egitura eta programa
- Erabakiak eta ondorioak.
AurkezpenaEdit
Eguneko jardueraren aurkezpena egiten da, ondorengo plangintzarekin:
- 17:00-18:45: Bilera
- 18:45-19:00: Donostipedia-2016 aurkezpena (Aitzol) eta Vikidiaren aurkezpena (Lourdes Auzmendi)
- 19:00: Bisita gidatua
Durangoko bileraren laburpenaEdit
Durangon hitz egindakoaren azalpena egiten da aurreko egunetan txokoan azaldutakoaren arabera. Bertaratutako guztiak bat datoz bertan azaltzen den elkartea sortzeko borondatearekin, eta beraz, elkartearen egitura eta programa eztabaidatzera pasatzen gara.
Elkartearen egitura eta programaEdit
Elkartearen misioa eta ikuspenaren inguruan egindako proposamena irakurtzen da eta dagozkion aldaketak egin ondoren onartu egiten da dagoen modu honetan.
Ondoren, elkartearen estatutuak eztabaidatzera pasatzen gara puntu hauetan bereziki aipamenak eginez:
IzenaEdit
EUSKAL WIKILARIEN ELKARTEA izango da elkartearen izena. Wikizale izatea ere aipatzen da baina Wikilari izatea lehenesten da hori baita ezarrien dagoen terminoa.
Helburuak:Edit
- Kultura eta jakintza unibertsala euskaldunen eskura jartzea, formatu askean dauden entziklopediak, liburuak, hiztegiak eta beste agiri batzuen bidez
- Euskarazko Wikipedia eta gainerako Wikimedia proiektuak sustatzea, ezagutaraztea eta zabaltzea. Sustapena bi norabidetan gauzatuko da: alde batetik, edukien kopurua areagotzeko eta beren kalitatea hobetzeko lankide berrien sartzea lehentasunetako bat izango da. Bestalde, euskarazko Wikipediaren erabilera ere bultzatuko da euskaldunen artean, bere ikusgarritasuna indartuz bisitarien kopurua handitzekotan
- Euskararen normalizazioari laguntzea kultura, tokikoa eta unibertsala, hedatuz, euskal Wikipedia eta berarekin lotuta dauden proiektuak (hiztegiak, liburuak, irudiak...) erabiliz.
- Orokorrean, Wikimediaren helburuekin bat eginez, auzolana eta jakintza askea sustatzea.
Helburu horiek lortzeko, JARDUERA HAUEK egingo dira, ezarritako legezko betekizunak bete ondoren:
- Euskarazko Wikipediaren eta proiektu lagunen lankideen arteko komunikazio-bideak ireki, lankide horien arteko sinergia berriak ezarriz, Wikipediaren onerako izango direnak. Horretarako eztabaida irekiak, hausnarketarako jardunaldiak eta foroak antolatuko dira, Wikipedia eta berarekin lotuta dauden proiektuak hobetzeko.
- Tailerrak eta formazio-ikastaroak antolatu, euskaldunek Wikipedia ezagutu eta proiektuan parte har dezaten.
- Komunikabideekin harremanetan sartu eta haien programetan (telebista, irratia, aldizkariak...) parte hartu, euskal Wikipediari buruzko informazioa emanez eta bere ezagutza hedatuz.
- Enpresa eta erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean jardun, euskal Wikipedia eta bere inguruko proiektuak hobetu ahal izateko. Erakunde horiekin batera ikastaroak eta sariak antolatu.
- Euskarazko Wikipedia indartzeko bazkideen ustez onuragarria den edozein jarduera abiatu, beti ere estatutu horiekin bat datorrena.
Helbide soziala:Edit
Edozein bazkideren etxebizitza izan daiteke. Hau zuzendaritza batzordeko kideen esku utziko da.
LurraldetasunaEdit
Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen erregistroan inskribatuko denez, zalantza sortzen da lan eremua Euskal Herri osora zabaltzeko ahalmenaz. Horretarako, bi formula planteatzen dira, batak balio ez badu, bestea erabiltzeko.
1. formula: Euskal Herriko eremu geografikoan, hots, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian Espainiako estatuan, eta Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, Frantziako estatuan
2. formula: EAEko eremu geografikoan. Hala ere, euskal hizkuntza ardatza duenez, Elkarteak euskararen eremu geografiko osoa (hots, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia -Espainiako estatuan-, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa -Frantziako estatuan-)
Bazkide izateko baldintzakEdit
Bazkide izateko baldintza da Euskarazko Wikipedian lankide bezala gutxienez 50 edizio eginak izatea.
Modelo ekonomikoaEdit
Estatutuen 4. kapituluan garatzen da.
Elkartearen hasierako kapitala 300 eurokoa da. Horretarako, elkartearen sustatzaile bakoitzak 30 euro jarriko ditu. 30 eurokoa izango da, hain zuzen, bazkide berri bezala alta emateko kuota. Horrez gain, elkarteko kideek urtero 20 euroko kuota ordainduko dute.
[Hurrengo pasartea Joxemai lankidearen proposamen bat da, Xabier Cañasen iruzkin eta proposamenekin batera]
Elkarteak bere gain hartzen du erakunde publiko eta enpresekin Euskal Wikipediaren eta Wikimediako beste proiektuen inguruan hitzartu eta burutzen diren lan eta jardueren koordinazioaren ardura. Elkarteak bere egiten du Wikimediaren izpiritua, bereziki lan boluntario eta auzolanaren filosofia, baina erakundeekiko lanak konpromiso eta ardura iraunkorragoak eskatzen dituenez, jarduera horietan parte hartzen duten bazkide eta lankideei ordainsaria ematearen beharra hartzen du irizpide orokortzat, bereziki enpresa, ikastetxe, hedabide eta erakunde publikoen kasuan, haiek finantza-baliabideak izaten dituztenez. Zuzendaritza-batzordeak ezarriko ditu ohikoak diren jardueretarako tarifa eta desplazamendu eta otorduetarako osagarrien zenbatekoa. Hala eta guztiz ere, elkartearen zerbitzu horiek ordaintzea posible ez denean, elkarteak deialdia egingo die bazkideei lan hori boluntario egiteko, nahi duen lankideak dohainik egin dezan. Zuzendaritza-batzordeak lan horiek era bidezkoan banatuko ditu bazkideen artean, bereziki jarduera egingo den lurraldean bizi diren bazkide eta lankideei esleituz, eta elkartean eta kanpoko erakundeentzat Wikimediarekin loturik boluntario lanak egin dituzten bazkideak lehenetsiz. Tarifa eta esleipen-sistema zehatza bazkideen artean eztabaidatuta erabakiko da.
Ordainduzko jardueretan, erakunde edo enpresa horien arteko artekari lana egingo du, eta hala, kontratuak eta fakturazioa elkartearen gain geratuko da, legez posible den heinean. Fakturazioa horretan bi kontzeptu bereiziko dira: elkarteak kudeaketa lanagatik hartzen duen ehunekoa eta wikilariari joan-etorri eta dieta gastuengatik ordaintzen zaion diru kopurua. Azken diru kopuru hori aldakorra izango da distantzia eta egun kopuruen arabera. Elkartea arduratuko da egindako lanagatik wikilariari ordaintzeaz. Kudeaketa-lanagatik elkarteak jasotzen duena autofinantzazio-iturrietako bat izango da.
Elkartearen baitan egiten diren lan guztiak boluntarioki egiten dira, eta wikilariei egingo zaizkien ordainketak soilik elkartearen jardueran aritzeko garraio eta gutxieneko otorduak betetzeko erabiliko dira.
Beste finantzazio iturria diru laguntzak izango dira. Tamalez, Eusko Jaurlaritzako diru laguntza deialdia dagoeneko itxita dago eta datorren urtera arte ezingo da eskatu.
Lankidetza adibideakEdit
Lourdes Auzmendik aipatzen dut Itzultzaile eskolako azken ikasturteko ikasleak oso prestatuak egoten direla edozein eratako itzulpenak egiteko eta ikasturte horretan hain zuzen ere praktikak egin behar dituztela. Hor badago aukera bat itzulpengintza azken urteko ikasleek Wikipediako proiekturen batean praktikak egiteko. Hori hitzarmen batez bideratuko litzateke, EHUren eta Wikilarien Elkartearen artean. Elkartearen aldetik tutore bat esleitzea eskatzen da. Edotariko gaietan lan egiteko aukera ematen du honek: botanika, fisika nuklearra, medikuntza...
Zuzendaritza Batzordeko Kideak:Edit
- Bokala: Theklan
- Bokala: Iñaki LL
- Diruzaina: Josu
- Idazkaria: Xabier Cañas
- Lehendakaria: bete gabe
Ez da adostasunik lortzen lehendakari aukeratzeko, izan ere, zenbait pertsonek ezin dute egoera pertsonal edo profesionalagatik momentu honetan kargu hori bere gain hartu. Etorri ez diren kideei proposamena luzatzea erabakitzen da, bitarteko beste formularik topatu ezean.
Zuzendaritza batzordearen esku uzten da 2016 urterako jarduera programaren proposamena egitea.
19:30etan amaitu zen saioa.
2016-4-15 Beasain. 2016rako plangintzaEdit
Plangintza orokorreko lan ildoetan eta estrategietan oinarriturik, 2016an zehar lan hauek egitea adostu dugu.
6 arlo horietan klasifikatu ditzakegu. 2016rako helburuek SMART irizpide hauek bete beharko dituzte:
- Zehatzak: ahalik eta zehatzenak izatea jakiteko lortzen diren ala ez.
- Neurgarria: jakin behar da helburua bete den eta zein neurritan.
- Irisgarriak: hau da, bitarteko nahikoak izango ditugula helburu horietara iristeko eta jarduera bakoitza nork burutzen duen ondo definituko dugula.
- Errealistak: egingarria den zerbait, tartean ditugun baliabideak (diru, denbora, giza baliabideak...) kontuan hartua.
- Denboran mugatuak: helburuak betetzeko epeak finkatu behar dira.
Wikipedia ezagutarazi (orokorrean):Edit
Wikimedia Fundazioa eta nazioarteko komunitatearen aurreanEdit
Euskal Wikilarien Lankide Talde honek egiten dituen ekintzen inguruko txostenak egin eta bai Metan eta baita newsletterretan argitaratu. Txostentxo hauek ingelesez publikatu ohi dira. 2016an honelako 5 inguru egin genitzake.
- Adibidez:
Lan honetan laguntzerik galdetuko zaio Iñaki LL lankideari, ingelesezko Wikipedian idazteko ohitura baitauka. Testuak euskaraz proiektua daraman lankideak egingo luke eta gero ingelesera itzuli.
Urteko jarduera txosten orokorra egiteaEdit
Idazkariak egingo du lan hori.
Erakunde publikoekin harremanetan jarri eta elkartea aurkeztuEdit
Diru laguntza bide ofizialetik eskatzeaz gain, zenbait erakunde publikoekin bilerak egingo ditugu elkartearen asmoa aurkezteko eta lankidetza egitasmoak proposatzeko. Erakunde hauek proposatzen dira:
- Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako saila
- Nafarroako Hizkuntza Politika saila (Euskarabidea)
Wikipedia ezagutarazi (zehatzagoa)Edit
- Sare sozialetan kontuak sortu eta ekintzak horren bitartez hedatu. Theklan-en lankidearekin kontsultatuko dugu berak ezagutza zabala baitu sare sozialen inguruan. Aztertu behar da ea pena merezi duen Euskarazko Wikipedia Twitter kontua aktibatzea Wikidosia ere hor egonda.
- Logoaren euskarazko bertsioa egin. Xabier Cañasek moldatuko du.
Lankide berriak erakarriEdit
- Haur eta gazte literatura wikiproiektuan parte hartu dutenak Wikipedian jarraitzera animatu.
- Ikastaroak antolatu Donostiapediako proiektuen inguruan.
- Iparraldean, Tirabirak erakusketaren inguruan eta Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan, lantegi bat antolatu abenduan.
Wikipediaren erabilera sustatuEdit
Unibertsitatearekin lankidetzaEdit
- Gasteizko Letren Fakultatearekin lankidetza
Urtarrilaren 15eko bilera, Lurdes Auzmendik Itzulpengintza gradua eta Wikipediaren arteko elkarlana proposatu zuen. Proposamena itzulpengintza graduko ikasleek, klaseko lan bezala, Wikipedian artikuluak euskaratzea da. Modu honetan, 50 kalitatezke artikulu inguru lortu ditzakegu gaur egun Wikipedian hutsik dauden eremuetan. Xabier Armendaritz jarriko da harremanetan Lurdes Auzmendirekin. 2016-2017 ikasturteari begira. Irakasle eskolarekin Donostian egiten ari garen metodologia aplikatu daiteke kasu hoentan ere.
- Mondragon unibertsitatea
Euskara teknikoa irakasten da ere eta horrek aukerak eman ditzake lankidetzak proposatzeko. Janfrik du harreman unibertsitatean eta berak egingo dut kontaktua.
Donostiapediako proiektuetan parte hartuz:Edit
- Tirabirak erakusketan Wikiproiektua sortu tailerra egin Unibertsitatearekin batera. X.Cañas.
- Wikilari egoiliarren antolakuntzan lagundu.
- Donostiapedia Liburuaren edizioan lagundu: tailerrak eskainiz, eta abar. X.Cañas.
- Bake itunak editatoian parte hartu eta beste wWkipedietako lankideei harrera egitea.
- Wikiloves libraries ekitaldi sorta antolatzea Donostia 2016, Tabakalera eta Liburutegia sarearekin batera.
Zientziaren inguruko sarietan lankidetza eskainiEdit
- CAF-Elhuyar sariak: artikulu zientifikoak saritzen dituen lehiaketa da. Artikulu horiek Wikipedian egiteko atal bat irekitzeko proposamena egitea. Josu galdetuko du.
- Iñaki Ugarteburu sariak (Azkue fundazioa). Badirudi geldirik daudela oraingo sari hauek baina berreskuratzeko eta Wikipediarekin lotzeko aukerak arakatu. Josuk egingo du kontaktua.
Wikilarien arteko harremana erraztuEdit
- Zuzendaritza Batzordearen eta Batzorde orokorraren bilera bana egitea 2016an.
- Elkarteak egiten dituen jardueren berri ematea Wikipediako Txokoan. Nork: jarduera hori aurrera ateratzen arituko den wikilariak.
Finantziazioa lortuEdit
- Hiriburutza kulturaleko fundazioarekin hitzarmena egin lan batzuk burutzeko (zientziaren inguruko egoiliarra....)
- 2017ko Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza deialdi orokorrerako txostena prestatu.
- Wikimedia Fundazioari ekitaldiak egiteko materiala eta baliabideak eskatu, bereziki uztailaren 9rako.
EranskinakEdit
Donostiapediako kronograma
2016-7-9 Donostia. Bilera informalaEdit
Bertaratuak: Ksarasola, Xabier Armendaritz, Gartxoak, Aitzolete, Josu, Iñaki LL eta Xabier Cañas
Wikimedia Fundazioaren diru laguntzakEdit
Wikimedia Fundazioak Diru laguntza azkarrak programa jarri du martxan. Hemen informazioa: Grants:Project/Rapid
Kontu korrontearen irekieraEdit
Elkartea osatzeko 2016ko urtarrilean egindako bileran adostu genuenez, elkartearen diruzainak kontu korronte berria zabaldu du Kutxabank banketxean.
Bilera hartan adostutakoaren arabera, bazkide bakoitzak 30 euroko diru-ekarpena egingo du kontu korronte berrian, 2016ko kuota moduan. Erakundeetako diru-laguntzak kudeatzen ditugun bitartean, hasierako diru-ekarpen horiek elkartea martxan jartzeko gastuei (bisita-txartelak, esaterako) aurre egiteko zuzenduko dira.
IrudiakEdit
EHU Gipuzkoako Campusa eta Wikipedia ikastaroa - bideokonferentziaEdit
- 2016-9-15 21:30
- Skypen bidez
Parte hartu zutenak: Xabier Armendaritz, Josu, Gartxoak, Iñaki LL eta Xabier Cañas
Bileraren hasieran Unibertsitatea eta Wikipedia dokumentua eta horrekin batera DSS2016 eta EWKEren arteko hitzarmenaren nondik norakoak jasotzen dituen dokumentuaren inguruko aurkezpena egin ondoren, zenbait zalantza eta eztabaida sortu ziren.
Galdera-erantzunakEdit
- 15 irakasle inguru daude interesatuak parte hartzen fakultate hauetakoak:
- Psikologia
- Pedagogia
- Filosofia
- Enpresaritza
- Kimika
- Informatika
- Ikasle kopurua, goitik jota, 150eko izan daiteke. Gutxiago izan daiteke baina horretarako prest egin beharko ginateke.
- Talde lanean planteatuko da, 4-5 pertsonako taldeetan, beraz, gehienez 25-30 artikulu inguru sortzea espero da.
- Erreferentzia eta ikerketa (4 ordu): honek ez du wikilariekin zerikusirik. Lan hori Carlos Santamaria liburutegiko liburuzainak egingo du. Sortu edo osatu behar diren artikuluen inguruko bibliografia bilduko dute bertan ikasleek erreferentzia bezala erabili dezaten.
- Jarraipena: zalantza teknikoak argitzeko da. Tutoretza tekniko baten antzera planteatzen da ikasleak tankera horretako zalatzak dituenean galderak egiteko kontaktu bat izan dezan.
- Abenduaren 1eko edizio topaketa: lana bistaratzeko modu bat izango da. Lana dagoeneko aurreratua egon beharko luke egun horretarako eta lana bistataratzeko aitzakia izango da: ikasleak liburutegian bildu sortu dituzten artikuluan editatzeko. Bertan wikilari batzuk egon beharko ginateke l guntza eskatzen dutenei zalantzak eta abar argitzeko. Topaketa hori berez C. Santamaria liburutegiak antolatuko du.
- Ebaluaketa: Artikulu bakoitzari nota bat jarriko zaio irizpide tekniko batzuen arabera. Ebaluaketa hau ez da loteslea, izan ere, irakasleak berak jarriko baitio nota artikuluaren edukia eta guk emandako nota haintzat hartuta.
Eztabaida-erabakiakEdit
Jarraipena eta tutoretzaEdit
Ikasle bakoitzari tutore bat esleituko zaio. Bien arteko harremana emailez izango da eta horretarako email bereziak sortuko ditugu modu honetan konposatuko direnan: wikilarielkartea+lankidearen izena (edo abizena, berdinak direnak bereizteko) + @ + gmail.com. Adibidez: wikilarielkarteajosu@gmail.com.
Horrez gain, kontuan izanik ohiko galdera dexente egongo direla, Laguntzarako gune (Help desk) bat sortuko da ikastaroaren Wikiproiektuan bertan, txoko baten antzera, maiz egiten diren galderen erantzunekin. Ikasleak lehenengo txoko honetara jo beharko du, eta bertan erantzun egokirik ez badu jasotzen, bere tutorearekin jarriko litzateke harremanetan.
Tutoretza eta Laguntza gunea soilik eremu teknikoetan sortzen diren zalantzak argitzeko erabiliko da (txantiloiak, formatu kontuak, loturak).
Ebaluaketak eta aurkezteko epeakEdit
Lanak abenduaren 16rako egin behar dituzte ikasleek. Ez dakigu noiz beharko duten irakasleek gure ebaluaketa, 3 egunen buruan ala gabonen ostean. Xabier Cañas lankideak argituko du hori EHUko arduradunekin.
Bestalde, ebaluaketa irizpide tekniko eta neurgarrien arabera egingo dugu: Wikitua egotea (loturak, atalak...) infotaulen erabiltepena, argazkiak, formulak, erreferentziak, luzera... Ebaluaketaren ondoren, notarekin loteslea ez den iruzkinak jarri ahal izango ditugu, ebaluatzaileak nahi izanez gero, edukia edo euskara mailaren inguruan. Horretarako ebaluazio irizpideak finkatuko ditugu eta fitxa eredu bat prestatuko dugu.
FormakuntzaEdit
Dagoen denbora ikusita (6 ordu), erabaki da Ikusizko Editorea iturburu kodea erabiltzea ikastaroa emateko eta horrela atal teknikoari pisu gutxiago ematea.
Ikastaroa emateko gidoi bat sortuko da denontzat.
DisponibilitateaEdit
Ikastaroak ematekoEdit
Jarraipena egitekoEdit
Ebaluaketa egitekoEdit
- Iñaki LL
- Josu
- Gartxoak
- Xabier Armendaritz
- Xabier Cañas
- Ksarasola Bileraz kanpo konfirmatua.
EHU Gipuzkoako Campusa eta Wikipedia ikastaroa - bideokonferentzia IIEdit
- 2016-12-21 22:00
- Skypen bidez
Parte hartu zutenak: Xabier Armendaritz, Josu, Gartxoak, Iñaki LL
- Helburua
EHU-2016 egitasmoaren barruan, artikuluak kalifikatzeko erabiliko ditugun irizpideak argitzea
- Erabakiak
Artikuluen edukia ez dugu baloratu behar, hori irakasleek egingo dute. Dena den, artikuluaren hizkuntza kalitatea aztertuko dugu. Artikulua nabarmentzen baldin bada onerako ala txarrerako (oso ondo idatzita, edo oso gaizki eta akats askorekin), orduan kalifikazioaren ondoren, OHARRAK atalean, jarriko dugu (adibidez, artikulu honen idazkera oso kaskarra da).
Kalifikazioak hauek izango dira: GUTXIEGI (hots, “suspenso”), NAHIKOA, ONGI, OSO ONGI eta BIKAIN. Kalifikazioaren ondoren, OHARRAK atala jarriko dugu, eta bertan artikuluari buruzko gure iritziak ipiniko ditugu.
Adibidea: ONGI OHARRAK: Artikuluaren hasierako definizioa ez da egokia; Erreferentzia gutxi daude; oso ondo idatzita dago, etab.
Tutoreok irakasleekin harremanetan jarriko gara e-mailez, zuzenketa lanak koordinatzeko
Iñaki LLk komentatzen du bere kasuan artikulu batzuk hasita zeudela Wikiproiektuaren aurretik. Kasu honetan, historiala begiratuta egingo da artikuluaren zuzenketa egin ahal izateko.
Erabaki da artikuluaren luzerari ere begiratzea. Artikuluek gutxienez 5.000 byte izan beharko dituzte. Gutxiago baldin badute, OHARRAK atalean jarriko dugu (“artikulu oso motza”)
Irizpide orokorrak artikulua zuzentzeko eta kalifikatzeko orduan hauek izango dira:
- Formatua: loturak, lodiak eta etzanak, infotaulak, irudiak, kategoriak, hizkuntzen arteko loturak…. (2,5 puntu)
- Erreferentziak: bai ala ez, kopurua…. (2,5 puntu)
- Idazkera: artikuluaren hasierako definizioa, testuaren zuzentasuna….(1,5 puntu)
- Info gehigarria: formulak, partiturak, gehigarriak…. (1,5 puntu)
- Gaiaren garapen egokia (gutxienez, 5.000 byte) (2 puntu)
Zuzenketa eta kalifikazioa bukatuta dagoenean, X. Cañas-i abisatu, berak koordinatuko du kalifikazioen gaia eta unibertsitateari helaraziko dizkio kalifikazio guztiak.
Batzar orokorra - 2017ko plangintza 2017-02-18Edit
- Bileraren akta eta erabakiak hemen
Batzar orokorra - ezohiko deialdia 2017-05-05Edit
Donostia, 2017-05-05, 18:00 / Tabakalera
Bertaratuak: Xabier Armendaritz, Etor Salazar, Gorka Azkarate, Koldo Biguri, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Galder Gonzalez, Josu Albero, Mikel Arroiabe, Kepa Sarasola eta Xabier Cañas.
- Gaiak
Hezkuntza proiektuaren azalpen orokorraEdit
Galderrek proiektuaren inguruko azalpenak eman ditu: bileren nondik norakoak, Eusko Jaurlaritzak egindako enkargua (Hezkuntzara bideratutako proiektu bat), edukiak eta abar.
Zenbait zalantza eztabaidatu dira:
- Gazteentzako Wikipedia baterako egokia izatea (Vikidia) edo artikulu horiek toki batean bildu ahal izatea. Gai honen inguruan esan da artikuluen lokalizazio atari, wikiproiektu eta kategorien bitartez egin daitekeela, beraz ez da ikusten arazorik horretarako. Artikuluak hezkuntza curriculumarekin bat egin behar dute eta hori izango da lehenengo lana: 1000 artikuluen aukeraketa. Artikulu horiekin, proiektuak hiru urte hauetan aurrera egin ahala, gazteentzako irakurketa berezia eskainiko duten bertsioak egin daitezke, eta horrela, Vikidian txertatu.
- Aurrekontuaren inguruan, erabaki hauek hartu dira eta Eusko Jaurlaritzari aldaketak proposatuko zaizkio:
- Kontingentziak terminoa erabiltzea, eta ez “ustiapen industriala”, azken hori desegokia baita irabazi asmorik gabeko erakunde baterako.
- Proiektu kudeatzailearen laguntzaile postua sortzea, lanaldi erdiz, iraila eta abendua bitarterako kontratatua. Horretarako, 15.000 euro argitalpenetatik kendu eta langileriaren atalera bideratzea adostu da.
- Edukiak askatzeko partida (23.370 euro) handitu eta 30.000 euroan jarri. Horretarako, 6.630 euro argitalpenen partidatik kendu.
- Asmoa zera da: argitalpenetatik (paperetik) dirua kendu eta datozen hilabeteetan bileretan eta antolakuntza zereginetan egongo den lanean proiektu kudeatzailea indartu.
LangileriaEdit
Hiru postu aurreikusi dira:
- Proiektu kudeatzailea: proiektuaren indarraldi guztian arituko dena.
- Proiektu kudeatzailearen laguntzailea: lanaldi erdiz, 2017ko iraila eta abendua bitarte.
- Idazkari-administraria: proiektuaren indarraldi guztian arituko dena.
Proiektu kudeatzaile lanetan aritzeko bazkide bakar batek aurkeztu du hautagaitza: Galder Gonzalez. Batzartutako guztiok aho batez onartu dugu hautagaitza, eta beraz, Galder izango da postu hori beteko duena.
Zuzendaritzak profil bakoitzaren ezagutzak, ikasketa mailak eta trebetasunak landuko ditu eta bakoitzaren zereginen katalogo bat proposatuko du, hurrengo batean Batzarrak eztabaidatzeko, eta horrela badagokio, onartzeko. Galder arituko da lehenik katalogo horien diseinuan. Idazkari-administrariaren inguruan, aipatu da beharrezkoa izango dela ingelesa edo/eta frantsesa jakitea, kontabilitate ezagutza aurreratuak izatea eta txostenak eta kitapenak egiteko gaitasuna izatea. Idazkari-administraria: hautaketa enpresa baten bitartez egingo dugu. Zaila izango da ekainaren lehenerako izatea, baina data horretara ahalik eta gehien gerturatzen saiatuko gara.
Adostu da elkarteko langileak ezingo direla era berean elkarteko zuzendaritzako kideak izan; hala, gatazkarik izanez gero, zuzendaritzak elkartearen interesak hobeto aldeztea bermatuko da. Era berean, banketxeko kontu bereiziak izango ditu elkarteak Hezkuntza proiekturako eta ohiko jarduerarako. Zuzendaritzari dagokio bulego teknikoaren kontrola eta jarraipena. Kontrol eta jarraipen sistema hori aurrerago ezarriko da, baina Amicali kontsulta egingo diogu jakiteko ea haiek nola egiten duten (adibidez: bilera bat hilean behin, jarduerak eta kontuen jarraipena egiteko).
Balidabide materialak:Edit
- Impact Hubeko bulegoa ez dugu gustuko: garestia izateaz gain, espazioa partekatzea eskatzen digute.
- Xabier Cañas harremanetan jarriko da Tabakalera eta Donostia Kulturarekin ea Tabakaleran bertan beste bulego bat izaterik dugun.
- Kepak begiratuko du ea EHUko Donostiako fakultatean horretarako tokirik eman ahal izango diguten.
- Wikimedia.eus domeinua erostea erabaki da. Galderrek egingo du hori, eta Wikimedia Fundazioari komunikatuko zaio.
GestoriaEdit
Gestoria batekin jarriko gara lehenbailehen harremanetan, hau galdetzeko:
- Zehazki zer zerbitzu eskain ditzaketen (nominak, ogasun aitorpenak, auditoriak…), eta kostuak.
- Ardurak argitu: kezka sortu da proiektuaren kudeaketan jardunbide kaskarrik izanez gero erantzukizun patrimoniala nork duen: elkartearen diruzainak, zuzendaritzak modu kolegiatuan.... Eta hori guztia zein neurritan gertatuko litzatekeen. Alde horretatik, urtero auditoria bat egitearen egokitasunaz hitz egin da. Kontsulta hau egiteaz Cañas eta Josu arduratuko dira. Gai hau argitzea garrantzitsua da zeren diru kopuru horren kudeaketak dakarren ardura argitu behar da.
- Beste elkarte bati kontsultatu, jakiteko ea haiek nola egiten duten, bereziki diru kopuru handi xamarra eta langile kontratatuak dituzte elkarteak, adibidez Idazleen Elkartea. Cañas arduratuko da Idazleen Elkarteari eta Amicali kontsulta egiteaz.
Zuzendaritzaren eta bulego teknikoaren arteko funtzionamendua zehaztu.Edit
Bigarren puntuan aipatutakoaren harira, bulego teknikoaren eta elkartearen harremanak eta funtzionamendua ezartzeko, Amicali egingo diogu kontsulta, eta ahal den neurrian, haien eredua aplikatu edo gurera egokituko dugu. Proiektuaren komunikazio lanak bulego teknikotik bideratuko dira, eta espero da horretarako idazkari-administrariak lan hori egiteko gaitasuna izatea.
Beka sistemaEdit
Cañasek kontsulta egingo dio Amicali, ezagutzeko ea zein diren haiek erabiltzen dituzten irizpideak eta funtzionatzeko modua. Beka horiek eskaintzeko irizpide objektiboak ezarri behar dira, eta betiere proiektuaren eta elkartearen interes orokorrekin bat egin beharko dute.
Elkartearen boluntario izaeraEdit
Elkarteak langileak bere gain hartzeagatik, ez da ahaztu behar elkartea boluntarioa dela izaeraz, eta ez da onartuko, adibidez, editatzeagatik ordainsari ekonomiko zuzenik. Kanpora begira, eta bereziki gainerako wikilarien aurrean, garbi komunikatu behar da kontu hau.
Estatutuak aldatzeko prozedura eta epeakEdit
Antolakuntza gaiak argitu ostean abiatuko dugu Elkartearen Estatutuen aldaketa. Estatutu berrietan zehaztuko genuke langileek elkartean duten kokapena eta harreman mota, egoitza sozial berria, zuzendaritza taldeko aldaketak eta abar.
20:30ean, bilera bukatutzat eman da.
Batzar orokorra 2017-10-20Edit
EUSKAL WIKILARIEN KULTURA ELKARTEA
OHIKO DEIALDIA
Eibar, 2017-10-20, 17:30 / UEUren egoitza
- Gaiak
0.- Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena
A) Antolakuntza
- Langileria: kontratazioak, egungo egoera (kontratatuak eta egoiliarrak), etorkizunerako irizpideak...
- Kontabilitatea: bi kontu korronteak, egoera eta erabilpen desberdinak.
- Egoitza: bulegoa eta egoitza soziala.
- Zuzendaritza taldearen berrikuntza: karguak berritzea, berritze aldirokotasuna...
- Bulego teknikoaren jarraipen sistema: bilerak, maiztasuna...
- Bazkideak: izaera, baldintzak, kuotak (zenbat eta noiz) eta bazkide berriak lortzeko kanpaina.
- Lankide Taldea - Erakunde Tematikoa: elkartearen izena eta Fundazioaren onarpena.
B) Programazioa
- Hezkuntza programa
- GLAM programa
- WikiLiburutegiak:
- 2017ko balantzea eta 2018rako asmoak
- Abenduak 4ko ekitaldia eta erakusketa (EWKEren partehartzea bertan)
- Merchandising materiala
- WikiLiburutegiak:
- Beste:
- Durangoko azoka
- Wikiemakumeak
- Lehiaketak (WikiLoves Monuments...)
- Uliako Lorebaratzak liburua
- Literaktum wikilantegia
- Gasteizko topaketa
- ...
C) Beste zenbait
Bertaratuak: Xabier Armendaritz, Koldo Biguri, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Galder Gonzalez, Josu Albero, Mikel Iturbe, Asier Sarasua, Aitzol Astigarraga eta Xabier Cañas.
Gaiak:
1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.Edit
2017ko maiatzaren 5eko akta irakurtzen da eta bertan jasotakoak onartzen dira. Oro har, akta horretan adostutakoak 5 hilabete hauetan bete direla baieztatzen da (Hezkuntza programa, Eusko Jaurlaritzaren akordioa, bulegoa, langileak, gestoria...).
2. Langileria:Edit
Gaur gaurko Elkarteak bi langile ditu lanaldi osoan:
Proiektu kudeatzailea: Galder Gonzalez, ekainetik.
Idazkari-administraria: Edurne Agirre, irailetik.
Proiektu laguntzaileak: Hezkuntza programa hitzartzeko egon diren gorabeheren arabera, ez da kontratatu oraindik proiektu kudeatzailearen laguntzailerik. Kontratazio hori abendua-urtarrila arte atzeratuko da. Izatez, 3 izango baitira kontratatuko diren langileak, otsailetik aurrera eta lanaldi erdiz Erkidego Autonomoko 3 lurraldeetako campusetan lanean jar daitezen. Kontratazio horiek 3 hilabetekoak izatea aurreikusten da, otsailetik apirilera, baina bileran aipatu bezala, baliteke epe hori maiatzeraino luzatzea, egindako lanen ebaluazioa egiteko eta egindako artikuluak txukun uzteko.
Pertsona horiek kontratatzeko bi modu daude:
Wikilariak: elkarteko eta Wikimedia komunitateko wikilari bat kontratatu ikasgeletan Wikipedian nola editatzen den irakasteko. Deialdi irekia: batez ere pedagogiarako gaitasuna duen jendea hartu eta Wikipedian nola editatzen den irakatsi, era berean ikasleei irakats diezaieten.
Bileran aipatzen da errazagoa dela pedagogia gaitasuna duen pertsona bati Wikipedia irakastea wikilari bati pedagogia gaitasunak irakastea baino. Kontratazioak aukeren arabera bi eratara egingo dira baina pertsonen pedagogia gaitasunak hobetsiko dira. Azaroan prestatuko da pertsona horiek hautatzeko prozedura eta abendurako deialdia abian egongo da. Kontratazioa, ezagutza eta aurrekontuaren arabera, urtarrilean edo otsailean egingo dira.
Itzulpenak: proiektuaren itzulpen lanak abian dira eta Iñaki Lopez de Luzuriagak eta Xabier Armendaritzek egingo dituzte, adostutako aurrekontuaren arabera.
Egoiliarrak: Gaur egun bi egoiliar ditugu GLAM proiektuetan:
Leire Cano: Haur eta Gazte literatura proiektuan, Euskal Idazleen Elkartearen bitartez. Donostia Kulturak hartzen ditu gastuak bere gain eta Haur eta Gazte Literaturaren Dokumentaziogunean ari da. Unibertsitateko irakasle eskolarekin proiektua bideratu du eta horrez gain liburuen azalak eta idazleen ahotsak grabatzen dihardu.
Aitzol Astigarraga: Wikiliburutegiak eta Idazlezainak proiektuan dabil, EWKEren bitartez ari da eta Donostia Kulturak hartzen ditu gastuak bere gain. Donostiako Liburutegi Nagusian ari da. Idazlezainak proiektua dinamizatzeaz gain, Donostiaz harago egoki izan daitekeen Wikipedia eta Liburutegien arteko proiektua lantzen ari da.
Biak abenduaren 31 bitarte arituko dira. 2018rako plangintza bat prestatzen ari dira Donostia Kulturarekin batera eta horren arabera ikusiko da datorren urtean jarraipenik izango ote duten.
Azaroan Udako Euskal Unibertsitatearen bitartez beste egoiliar bat egotea espero da. UEUk egin du aukeraketa eta oñatiar bat izango da. Bere zeregin nagusia UEUko liburuak Wikiliburuetan eta Wikiturrietan sartzea izango da.
Azkenik, langileriaren atala ixteko, aipatu da Edurneri enkargua emango zaiola zein nolako egoeran gauden ikusteko eta egin beharrak egiteko ondorengo gai hauetan: Erantzukizun zibilaren asegurua Lan arriskuen prebentzio plana Datu pertsonalean babesa
3. Kontabilitatea:Edit
Elkarteak bi kontu ditu:
1) Elkartearen berezko kontua: kuota eta hitzarmenetatik sortutako diru sarrerak hemen sartzen dira. Kontua da hau da elkarte bezala erabiltzen dugun ohiko kontua.
2) Hezkuntza proiektuaren kontua: Eusko Jaurlaritzak hezkuntza proiektua aurrera ateratzeko eman digun dirua hemen sartzen da eta bertatik ordaintzen dira proiektuarekin lotutako guztiak, bulego eta langileria gastuak barne. Elkartearen kontuan 11.933 euro inguru ditugu egun, eta espero da Azkue Fundaziotik beste 6.500 sartzea aurki. Beraz, 19.500 euro izatea espero dugu. Bizkaian egitea hitzartu diren hitzaldi eta herripediek kostuak izango dituzte, baina ez da espero jasotakoaren erdira ere iristea,; beraz, gaur -gaurkoz egoera nahiko ontzat jotzen da.
Hezkuntza proiektuaren kontuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko sarrera egin digu dagoeneko, eta horri esker, soldatak eta zorrak oraindik ahal izan ditugu. Alta diren beste 50.000 euroak urtearen amaieran ordainduko dizkigute. Gaur- gaurkoz 129.215 euro ditugu eta Josu eta Galderren artean gastuen nondik norakoak eman dituzte. Galderrek hezkuntza proiekturako 2017an gastatzea aurreikusten denaren azalpena eman du. 200.000 euroak 2017ko urte kontablean gastatu behar dira, hau da, faktura guztiak 2017koak beharko dute izan. Gastatzen ez dena ezin da hurrengo urterako laga, beraz ahal den guztia gastatu beharra dago. Eskuartean ditugun aurrekontuen arabera, 190.000 euro gastatuko ditugu. Josuk gogorarazten da Auditoria gastuak ere sartu behar direla datorren urteko aurrekontuan.
4. EgoitzaEdit
Gaur- gaurkoz egoitza soziala Xabier Cañasen etxea da. Galdetuko da Tabakaleran ea posible ote den bertan jartzea egoitza soziala. Bitartean, Galder eta Edurne dagoeneko bertan daude lanean. Alokairua doakoa da eta 150 euro ordaintzen dira hilean gastu eta zerbitzuengatik.
5. Zuzendaritza Batzordearen berrikuntzaEdit
Batzordearen berrikuntza: Aurreko bileran aipatu bezala, Bulego teknikoan soldatapeko bezala lan egiten dutenak ezingo dira Zuzendaritza Batzordeko kide izan. Horrela, Galderrek batzordekide izateari uzten dio eta haren tokia hartzeko ordez Aitzol Astigarraga aritzea adostu da. Ondorioz,Gaia eztabaidatuta, aho batez onartu da Zuzendaritza Batzordeko kideak hauek izango direla honela geratzen da: Lehendakaria: Xabier Armendaritz Diruzaina: Josu Albero Idazkaria: Xabier Cañas Batzordekidea: Aitzol Astigarraga Batzordekidea: Iñaki López de Luzuriaga
Botereak Kontuan harturik gure elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak nahiko sakabanaturik bizi direla, eta zenbait hitzarmen eta adostasun lehendakariaren sinadura behar dutela, Galderri hezkuntzaren inguruko gaien inguruan sinatu ahal izateko aukera planteatzen da. Hau nola egin argitzeko, Kideri galdetuko zaio eta haiek emandako jarraibideen arabera prestatuko dugu sinadura ordezkatu ahal izateko dokumentua.
6. Bulego teknikoaren jarraipen sistemaEdit
Phabricatorrekin jarraituko dugu proiektuen jarraipen sistema orokor bezala. Aipatzen da egutegi bat jartzearen beharraz non agertuko diren elkarteak burutzea aurreikusten dituen jarduerak. Agian badago aukera egutegi hori webgunean jartzeko. Hilean behin aurrez aurreko bilera egingo da Zuzendaritza Batzordeko bi kideren eta Galderren artean, Hezkuntza proiektuaren barruan egiten denaren segimendua egitekori buruzko aurrez aurreko informazioa transmititzeko.
7. Bazkideak: kuotak, izaera eta baldintzakEdit
Kuota: Kuotaren eta jasotzeko moduaren inguruan eztabaida izan ostean, zera erabaki da: 5 euroko kuota kobratuko da urtarrilean eta ordainketak helbideratu egingo dira. Horretarako bazkideek kontu korronte zenbakia eta izen-abizenak bidali beharko dizkiote Josu diruzainari.
Bazkide izaera eta baldintzak: Oro har, bi ikuskera nagusiren arteko eztabaida gertatu da: elkartea Wikipediako editore talde bezala ikusten duena eta elkartea ezagutza askearen inguruko wikizale multzo handiago batean ikusten duena. Eztabaida egon da edizio kopuruak jartzearen edo ez jartzearen inguruan, eta jartzekotan, zein proiektutan eta zenbatean. Ikuspuntu guztiak entzun ondoren, denon adostasunez baldintza hauek onartu dituzte bazkide eskakizun bezala:
Bazkide oso izateko: Wikimedia proiektuetan kontua izatea eta gutxienez 50 ekarpen eginak izatea euskaraz Wikimedia familiako proiekturen batean (Euskarazko Wikipedian; Commonsen, adibidez, argazki baten deskripzioa; Wikidatan, Euskal Herriarekin lotutako gaiak; Wikizkegia, Wikiliburuak, Wikiturriak...).
Wikilagunaren figura sortuko da. Oro har Bazkideen eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte, baina ezingo dute bozketetan parte hartu, ez eta Zuzendaritza Batzordeko kide izan. Wikilagun batek bazkide oso izateko baldintzak betetzen dituen unean, automatikoki bazkideen eskubide guztiak hartuko ditu.
20:00etan, bilera bukatutzat eman da.
Azken xedapena: Hurrengo Batzar Orokorra urtarrilaren amaieran edo otsaila amaieran egingo da, eta bertan, lehen puntu bezala eta akta honen onarpenarekin batera, Elkartearen Estatutu berriak aurkeztuko dira, bilera honetan erabaki direnak jasoko dituztenak, onartuak izan daitezen.