Basque Wikimedians User Group/Misioa eta ikuspena

Misioa: edit

Euskarazko Wikipedia eta Wikimediako beste proiektuak sustatu maila desberdinetan: ekoizpenean, kalitatean, erabilpenean,zabalpenean... Horretarako ezagutzarekin eta hezkuntzarekin lotutako erakundeekin lankidetzak egingo ditugu. Hori guztia, Wikimediako helburuekin bat eginez, hau da, ezagutza eta lankidetza askeak.

Ikuspena: edit

Zer ekarpen egiten diogu gizarteari? Zein da gure funtzioa? Nola ikusten dugu geure burua etorkizunean?

Ezagutza unibertsala biltzen dugu eta euskarara ekartzen dugu, eta hala, gizarte berdinzaleago eta aurreratuagoa bultzatzeaz gain, euskararen erabilpen ahalmena zabaltzen dugu. Hori egiteko, elkarteak baliabideak errazten ditu eta wikilarien eta Wikimedia proiektuen erabiltzaileen esku jartzen ditu. Lan horietan erreferente izan nahi dugu.