Wikimedia Foundation elections/Board elections/2011/Candidates/eu

Hauteskundeak 2011ko ekainaren 12an bukatu ziren. Ezin dira bozka gehiago onartu.
Emaitzak 2011ko ekainaren 17ean eman ziren.
2011 board elections
Antolaketa

Joan Gomà (Gomà)

edit
Xehetasunen laburpena
Joan Gomà. Wikimania 2010
  • Informazio pertsonala:
    • Izena: Joan Gomà
    • Adina: 51
    • Bizilekua: Barcelona
    • Hizkuntzak: Catalan, English, Spanish
Aurkezpena Mugimenduaren baloreetan sakontzea asko gustatuko litzaidake.
  • WMFren, chapterren eta beste talde batzuen txostenak zerbitzua ematen duten hizkuntzetan aurkez daitezela.
  • Proiektuen WMFren erabakietan parte-hartzea izan dezaten mekanismoak sotzea, bereziki chapterren sorrera eta berriztatzeetan, beste talde batzuen sorreran eta jarduerak finantziatze garaian.
  • WMFren finantziazioa hobetzea, chapter eta beste taldeen bidez diru-bilketa sare bat osatu eta garatzea.
  • WMFk teknologia hobetzeko lanean inbertsioa egin dezala, batez ere edizio eta kalitatezko-kudeatzea hobetzeko: WYSIWYS, itzulpengintza automatikoa, datu estatistikoak, beste proiektutetako gadgetak, bandalismoaren aurkikuntza egiteko tresnak, beste hizkuntzen interwikiei garrantzia handitzea...
  • WMFk proiektu berritzaileei laguntza osoa ematea, ideia lehiaketak antolatuz eta eurak garatzeko inbersioak eginez.

Irakasle Doktorea naiz Ingeniaritza Industrialean, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak (UPC). CIM Fundazio-Zentruko zuzendaria izan naiz eta Amical Viquipèdiaren lehendakaria. “Viquipèdia descobrir, utilitzar, contribuir” liburua katalanera itzultzen lagundu dut. Wikipedia Espainiako 17 unibertsitatetan garatzeko programa bat sortu dut. Katalanerazko Wikipedian itzulpengintzarako erabiltzen den botaren garatzaileetako bat naiz.

Claudi Balaguer (Capsot)

edit
Xehetasunen laburpena
 
Claudi Balaguer, Daniil ta Aitana (2008)
  • Informazio pertsonala:
    • Izena: Claudi Balaguer
    • Adina: 42
    • Bizilekua: Millars, Ipar Katalunia
    • Hizkuntzak: ingelesa, katalana, gaztelania, frantsesa, italiera, okzitaniera, ukrainera oinarrizko jakite-maila, baita lituaniera, hungariera eta errusiera funtsezko jakite-maila ere. Ia hizkuntza erromaniko guztiak irakur ditzaket.
Aurkezpena
  • Wikimedia Fundazioak egitasmo eta argitaratzaileak axola ez zaizkion argitaratzen ez duen oligarkia sortzearen usteak kezkatzen al zaitu?
  • Inongo benetako kontrabotererik gabeko geroko burokraziak garrantzia, konplexutasuna eta kontrola eskuratzeak haserretu egiten al zaitu?
  • Boterearen gailurrean nortzuk diren, zer egiten duten eta nola ailegatu diren haraino aditzeko gardentasunaren zain al zaude?
  • Erakundeak betebehar eta kontrolik gabe berjabe eta dirudun bihurtzearen beldur al zara?
  • Argitalpen azkena (agian Kristo baino lehen) 2005ri badagokion ere, edozein eskubide berriztatuak ikusteak pairatu eragiten al dizu?

Capsot deritzot, goi-mailek bereziki estimatzen duten argitaratzailea. Nik uste egitasmo funtsa oinarriak argitaratzaileak dituela, oraintxe jasotzen ari diren baino askoz gehiago merezi dutenak. Ni hautatuz gero, honako hauek dira egin beharreko lanak:

  • Erakunde guztiei buruzko ardurei erantzutea
  • Wikimedia Fundazioaren atal guztietan gardentasuna sustatzea
  • Handiak zein txikiak diren Wikipedia edo egitasmo ahaide guztiekiko begirunea, berdintasunezko jokabideak ezartzerakoan, Estatu gabeko edota minorizatuak diren hizkuntzak bereziki kontuan hartuz.
  • Garapen-bidean dauden herrietan internet eta ezagutzerako sarbidea sustatatzea, hizkuntza minorizatuetan.
  • Diruaren helburu zintzoak ziurtatzea, garapen-planen eta beharren arabera, Kapitulu koipetsuak eta ekintza eztabaidagarriak ez handitzeko.

Metan oraino dirauen, egitasmo guztietan nire blokeatze berriarengatik ondorioztatzen denez, goi-mailetako beso luzeko zenbait pertsona nire beldur dira, beraz egi-egia eta gardentasuna ezarriko dituela eta aldaketak egingo dituela hitzeman duen hautagai bakanari botoa emanez orain uxatu ditzakezu.