Training modules/dashboard/slides/11402-why-verify/eu
Zergatik egiaztagarri egin?
Wikipedia artikulu handien atzean iturri onen sorta bat dago. Egin beharko zenukeen lehenengo gauzetako bat, idazteko gaia aukeratu bezain laster, iturri onen bilduma bat sortzea da.
Ez zenuke Interneten esaten den guztia sinetsiko, eta Wikipedia ez da desberdina. Artikuluaren amaieran datuak nondik datozen ikus dezakezu. Era horretan, edonork egiazta dezake datuak benetakoak direla.
Wikipediara edukia gehitzen duzunean, segurtatu behar duzu jendeak ere zure informazio iturriak egiazta ditzakeela.
Beraz, gogoan izan iturri fidagarrietatik edaten duten datuak bakarrik partekatzeaz. Iturri fidagarriak dira:
- Testuliburuak
- Literatura kritikak
- Gaian adituak direnek idatzitako liburu edo argitalpenak, argitaletxe fidagarriek argitaratuta
Ez erabili:
- Blog mezuak
- Zerbait era jakin batean erakutsi nahi duten prentsako edukiak
Kasu batzuetan, oso tentuz ibili behar da horrelako iturriekin ere, oso gai espezializatua denean bereziki! Adibidez, osasun gaiez diharduten artikuluetan. Mesedez begiratu informazio medikoari buruzko gure modulua.