Programs & Events Dashboard/Using the Dashboard/Starting new programs/Assigning articles to editors

Programa berriak hasi: Editoreei artikuluak esleitu

Ikasgelako lan eta ekintza batzuetarako, programa hornitzaileek landu beharreko artikuluak esleitu nahi izango dizkiete parte-hartzaileei. Ezaugarri honek hornitzaileei modua ematen die lankideei landu daitezkeen gaiak aukeratzen laguntzeko, eta programaren baitan eduki egokia aukeratzen. Artikulu bat esleitzeko, ikus:


  • Behin programa batean editoreek izena eman dutenean, joan “Editoreak” fitxara.
  • Klikatu “Artikuluak esleitu” fitxa.
  • Editore bakoitzerako, ondorengo aukerak bistaratu beharko zenituzke:
    • ”Artikulu bat esleitu” -- Landu beharreko artikuluak lankideei esleitzeko modua ematen dizu.
    • ”Berrikuspena esleitu” -- Beste norbait lantzen ari den artikuluaren gaineko parekoaren berrikuspena lankide bati esleitzeko modua ematen dizu. Bigarren aukera hau antolatzeko tresna bat da bakarrik, ez du aldatzen lankideen elementu bakoitzaren neurketa.
  • Klikatu goiko “Listo” botoia gordetzeko”