Open main menu

Contents

Nola kontabilizatu atalakEdit

Gai medikoen inguruan editatuEdit

Batzuetan, irakurleek Internetera jotzen dute informazio medikoaren bila, eta Wikipedia, oro har, da munduan gehien kontsultatutako iturrietako bat, Osasunaren Munduko Erakundea eta beste erakunde garrantzitsu batzuk baino gehiago.

Osasun gaiei buruzko informazio eskasak ondorioak ekar diezaieke Wikipediako irakurleei mundu errealean, ez baitira gutxi Wikipediako osasun gaiak zuhurtasunik gabe irakurtzen dituztenak.

Horrenbestez, Wikipediak berariaz erreparatu dio gai honi. Hala izanik ere, aldeak handiak dira Wikipediako hizkuntza proiektuen araubideen artean: Ingelesezko Wikipedian, adibidez, gai medikoetarako iturri fidagarriak WP:MDRSren bidez arautzen dira.

Bertan, jarraibide oso zorrotzak ezartzen dira gai honen trataeran. Ondoren, Euskarazko Wikipediako praktikaren gainbegirada labur bat egingo dugu.

Zein da EU WPko praktika?Edit

Hemen azaldutako gaiaren tratamendua gizakien osasunari eta medikuntzari dagokie, buruko osasuna ere tartean.

Gogoan izan norbaitek ondorioak atera ditzakeela Euskarazko Wikipediatik bere osasuna sendabidean jarri edo suspertzeko.

Ondorioz, oso zuhurrak izango gara Wikipediara sartutako baieztapenei eta baliatutako iturriei buruz, ondorengo gaien gainean:

  • Medikuntza, gaitzak edo diagnostikoak.
  • Giza osasunari buruz norbaitek egindako baieztapenak, artikulu medikoak ere ez direnean.
  • Giza biokimikari eta, giza osasunarentzat adierazgarria denean, animalien ikerketa medikoari buruzko edukia.

Beraz, artikuluetan bakarrik ez, artikulu baten barruko adierazpenetan ere ondorengo jarraibideak kontuan hartzekoak dira, adibidez, botanikako artikulu batean halako edo bestelako landare bat gaitz batetik osatzeko onuragarria dela esatean.

Nola identifikatu artikulu medikoak?Edit

Goian adierazitako gai zabalak dira kontuan hartzekoak. Nolanahi ere, ez larritu, zalantza baduzu, nahikoa izango duzu EW WPren iturri fidagarriei buruzko politika orokorra jarraitzea.

Euskarazko Wikipediak (EU WPk) etiketa bat jarri du argi eta garbi horrelako artikuluen goialdean gai medikoak identifika ditzazun.

Lege ohar hori artikuluaren izenburuaren azpian egoten da, eta gogorarazi egiten dizu, artikulu medikoa dela esateaz gain, zure arriskupean geratzen dela artikulu horretan bildutako informazioari ematen diozun erabilera.

Beraz, Wikipediak ez du batere erantzukizunik bere artikuluetan egiten diren gai mediko eta osasuneko adierazpenen gainean.

Lege ohar hori irekiz gero, bost fitxa ikusiko dituzu:

  • Erantzukizunen mugaketa orokorra: lege aldetik, Wikipedia erantzukizunetik salbuesten duena.
  • Arrisku oharra: Wikipediako artikulu eta baieztapenak jarraitzeak osasunerako izan dezakeen arriskuaz.
  • Mediku oharra: artikuluan esandakoek ezin dute inolaz ere medikuaren lana ordezkatu.
  • Lege oharra: bestelako lege alderdiak.
  • Eduki oharra: artikuluetan bildutako edukiak eztabaidagarriak izan daitezke.

Though you should always use the best-quality sources you can find, these types of statements do not require MEDRS.

Osasun gaietako euskarazko iturri fidagarriakEdit

Euskarazko Wikipedia ez da arautzailea erabil daitezkeen iturriei buruz zehazki.

Osasun gaietan, sentikorragoak izaki, Euskarazko Wikipediak zerrenda bat proposatzen du, baina ez da horietara mugatzen.

Osasun gaietako euskarazko iturri fidagarriak (2)Edit

Bertan hobesten dira aditu ezagunen adierazpenak eta unibertsitateko argitalpenak, azterlanak zein artikuluak. Horrek, ordea, ez du erabil daitezkeen argitalpenen multzoa mugatzen, proposamena eta gida baita.

Euskarazko iturri egokien gida bat:

Zerrenda hori ez da murrizgarria eta, beraz, egon daitezke beste euskarazko argitalpen batzuk ere noski!

  • Nearly all papers published in medical journals (except for systematic reviews or literature reviews that examine a wide variety of studies)
  • Popular press articles
  • Blogs

You can read the full guidelines on identifying reliable medical sources. Training modules/dashboard/slides/11006-what-are-good-choices-wikipedia/eu Training modules/dashboard/slides/11007-style-conventions-for-medical-topics/eu

Norberaren ikerketarik ezEdit

Wikipedian, "Norberaren ikerketa"k esan nahi du nork aipatutako iturrian zehazki adierazten ez diren ondorioak ateratzea. Hori artikulu guztiei buruz esan daiteke, baina hala da bereziki medikuntzari buruzkoetan.

Ez erabili inoiz beste iturri batzuetako edukiak iturriek esplizituki aipatzen ez duten ondorioak iradokitzeko. Iturri fidagarri batek A esaten badu, ez erori zure artikuluan A eta B lotzeko tentazioan.

Eman arreta ere informazio medikoari buruzko parafrasiei, eta egiaztatu edukia zuzena dela baina jatorrizko testua berdinegi, estuegi aipatu gabe. Training modules/dashboard/slides/11009-working-with-the-community/eu Training modules/dashboard/slides/11010-best-practices/eu

Osasun gaietako iturriei buruzko probaEdit

Ekin testari!
Ondorengoetako zein EZ da Wikipedian baieztapen medikoetarako iturri on bat?
  1. Aldizkari mediko fidagarrietan agertutako kritika zientifiko edo sistematikoak. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA. Kritika zientifikoak eta sistematikoak iturri ederrak dira Wikipediako edukirako, gaiari buruzko uneko ezagutzaren adostasun zabal bat adierazten dutelako.
  2. Nazioko edo nazioarteko adituen elkarteek emandako jarraibideak edo agertutako jarrerak. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA. Iturri onak dira, betiere gaiari buruzko adostasuna islatzen badute.
  3. Zehazki 1.700 pazienteri buruz aldizkari mediko fidagarri batean argitaratutako azterketa bat. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Haren zientzia ona izango da, baina iturri POBREA da Wikipediako artikuluei buruz, lehen mailako iturri bat delako.
  4. Dagokion gaiari buruz adituek idatzitako liburu akademiko eta profesionalak, izen oneko argitaratzaile batek plazaratuta. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA. Izen oneko argitaratzaileen testu akademiko eta profesionalak iturri ederrak dira Wikipediako artikuluetarako.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Egin dugu eta!Edit

Gustura editatu!

Trebakuntza modulu hau edozein unetan berrikus dezakezu.

Images and MediaEdit

Slide ids: 111XX


Multimedia erabiliEdit

Wikipediako artikuluak ez dira testua bakarrik. Bideoak, argazkiak eta ilustrazioak ere badaude.

Gehienetan, gai horiek Wikimedia Commonsen biltegiratzen dira. Commons da multimedia fitxategien munduko bilduma handienetako bat, milioika irudi baititu. Irudi horiek guztiek "lizentzia askea" dute, eta horrek esan nahi du zuk (eta edonork) horiek parteka ditzakezula. Nahikoa duzu arau jakin batzuk betetzea.

Laguntza sarrera honek Wikimedia Commonseko baliabideak erabiltzen eta partekatzen lagunduko dizu.

Arauak ikasiEdit

Zure lana Commonsen partekatuz, mundu osoko herritarrek beren gisara erabil dezakete. Hala ere, badira jarraitu beharreko arau batzuk multimedia fitxategiak igo eta erabiltzean.

Zer da lizentzia askea?Edit

Lan bat sortzen duen edonor da haren egile eskubidearen jabea, non eta hura nagusi batentzat egin ez duen, edo egile eskubidea beste norbaiti eskualdatu ez dion.

Lizentzia aske bat egile eskubideen lizentzia mota bat da; haren arabera, sortzaileak edonori ematen dio baimena eskatu gabe haren lana erabili ahal izateko (muga batzuk, edo ez, jarrita). Era horretan, beste batzuek errazago erabil dezakete zure lana.

Wikimedia Commonsek "Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin" deitutako lizentzia lehenesten du.

Horrek esan nahi du edonork:

  • erabili, kopiatu, parteka dezakeela.
  • aldatu eta parteka dezakeela lan berri gisa.

Baldin eta erabiltzen duen pertsonak:

  • jatorrizko egilea aitortzen badu eta lizentzia zehazten badu (Aitortu).
  • lanari egindako edozein aldaketa lizentzia berdinaz askatzen badu (PartekatuBerdin).

Lizentzia motakEdit

Lizentzia aske mota desberdinak erabil ditzakezu Commonsen.

  • CC BY-SA: Esan nahi du "Aitortu-PartekatuBerdin" lizentzia.
  • CC BY: Esan nahi du aitortua izatea nahi duzula egindako lana, baita egindako nahasketak eta aldaketak ere, baina ez dizula axola lan berria lizentzia berri batez partekatzen bada.
  • CC ZERO: Esan nahi du egindako lana aske uzten duzula murrizketarik gabe. Lana aldatu, berrerabili eta sal daiteke zu aitortua izan edo antzeko lizentzia bat jarraitu gabe.

Garrantzizkoa da gogoratzea ez dagoela mugarik besteek edozein helburutarako zure lana erabiltzeko. Argi eduki Commonsen zure lana partekatzean ezin duzula ez-komertzialtzat hartu. Era horretan, erraztu egiten da informazio hori albait gehien erabiltzea, artistak, argitaratzaileak eta beste batzuk baliabide horiek sal ditzaketen lanetan erabiltzera bultzatuz. Hala ere, CC BY-SA aitortza sartuz, segurtatu egingo duzu zure lana edonork zure baldintza berdinekin partekatzen duela; era horretan, zure lanaren ustiapen komertziala mugatu egingo da.

Zer parteka dezakezu Commonsen?Edit

Grafikoak, mapak, diagramak, audioak eta bideoak sortu eta parteka ditzakezu.

Ondorengo edozeinetako multimedia fitxategiak sortzen badituzu, parteka ditzakezu:

  • Naturako paisaiak, animaliak eta landareak.
  • Toki publikoetako pertsonaia publikoak eta herritarrak.
  • Objektuak, "artistikoak" ez badira.

Zer da jabari publikoa?Edit

Jabari publikoan aurkitu dituzun lanak ere parteka ditzakezu.

Jabari publikoko lan batek ez du inoren egile eskubiderik. Gehienetan murrizketarik gabe sortu eta partekatutako lanak dira, adibidez, gobernuko agentzien eskutik, edo lan horien egile eskubideak iraungi egin direnean: Espainian lanaren egilea hil eta 80 urtera; Frantzian hura hil eta 70era.

Lanak jabari publikoan nola eta noiz sartzen diren aldatu egiten da herrialdearen arabera. Erreferentzia baterako, sartu "Wikipedia:Egile eskubideak" hitza EU WPko bilaketa koadroan edo joan hona (ingelesez): Help:Public domain.

Aholku batzuk jabari publikoari buruz:

  • Egile eskubideei buruzko jakinarazpenik ikusi ez duzulako, ez du esan nahi egile eskubiderik ez duenik.
  • Zerbait Internet baino zaharragoa delako bakarrik ez du esan nahi egile eskubideei lotzen ez zaionik.
  • Egile eskubideak eskualdatu egiten dira eta, beraz, egilea hil denean ere, lanak egile eskubideak izan ditzake oraindik.
  • Lana askatasunez eskura badaiteke ere, ez du esan nahi erabiltzeko aske zarela.
  • Pertsona famatuen publizitate argazkiak, adibidez, gehienetan ez daude jabari publikoan.

Zer ez da onartzen Commonsen?Edit

Ezin duzu igo beste batek sortu edo haren lanean oinarritutako lanik, ezta lan horren argazkirik ere. Hor sartzen dira:

  • Logoak
  • CD/DVD azalak
  • Promozioko argazkiak
  • Telebista ikuskizun, filma, DVD edo softwareko pantaila argazkiak
  • Komiki, telebista edo filmetako pertsonaien marrazkiak
  • Interneten aurkituko dituzun irudi gehienak

Gogoan izan arauak berdinak direla irudietarako zein testurako: Zeuk sortu ez duzun egile eskubidedun materiala bada, ezin duzu kopiatu eta erabili, ezta iturria aipatuta ere.

Lizentziei buruzko probaEdit

Ekin testari!
Ondoren egile eskubideen lizentziei buruzko iritzi oker batzuk dituzu. Horietako zein da egia? Klikatu erantzun bakoitzean azalpen bat izateko.
  1. "Nire argazkiari lizentzia askea jarri diot; beraz, utzi diot egile eskubideak izateari". (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Oraindik baduzu eskubidea lizentzia aske batek estaldura ematen ez duen helburuetarako zure lana kontrolatzeko.
  2. "Egile eskubidek dituen lan honen argazki bat atera dut; beraz, nik dauzkat egile eskubideak". (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Egile eskubideak dituzten beste batzuen lanei ateratako argazkiek ez dute sortzen zure egile eskubiderik. Argazki bat kopia bat da eta, beraz, ez duzu kopiatu berri duzun irudiaren egile eskubiderik!
  3. "Egile eskubideak dituen lan hau eskaneatu dut; beraz, egile eskubideak nireak dira". (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Egile eskubideak dituzten lanen eskaneatzeek ez dute sortzen zure egile eskubiderik. Kopia bat da, eta ez duzu kopia hori egiteko eskubiderik (beraz, ezta egile eskubiderik ere)!
  4. "Irudi hau lizentzia aske bat erabiliz partekatu dut, baina nireak dira oraindik egile eskubideak". (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Oraindik zuk dituzu zure lanaren egile eskubideak. Hala ere, eskubide hori baliogabetu diezaiokezu edonori lana lizentzia aske batez partekatu duzunean. Eta eskubidea duzu zure lana zure lizentzia asketik kanpoko testuinguruetan nola erabiliko den erabakitzeko.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Fitxategi bat igoEdit

Ezagutzen dituzu dagoeneko Commonsen parteka ditzakezun material motak. Ikus dezagun orain zure lana nola igo dezakezun.

Multimedia fitxategi bat igotzeko, joan lehendabizi commons.wikimedia.org-era, eta egiaztatu saioa hasi duzula. Klikatu orriko ezkerrean "Fitxategia igo".

Hurrengo leihoan, erdialdean klikatu "Aukeratu partekatzeko fitxategiak" botoi urdinean (irudia igotzeko morroia erabiliko dugu).

Fitxategia aukeratu ondoren, igo eta copyrightari buruzko informazioa eskatuko dizu: ea zure lana den, edo beste batena. Zure lana bada, aukeratu "Fitxategi hau nire lana da" (gogoan izan saioa hasita egotea). Irudia beste batena bada, adierazi egilea nor den eta non aurkitu duzun irudia, eta aukeratu lanak zein egile eskubide mota duen. Klikatu "Hurrengoa".

Zure fitxategiari izena jarriEdit

Behin irudia igotakoan, koadro txiki bat ikusiko duzu (hala ere, batzuetan ez da ondo kargatzen; lasai, bertan dago eta). Eman mesedez fitxategiari izen bakar bat, eta orriaren izena ere bihurtuko da. Aukeratu norbaitek fitxategia aurkitzeko bilatuko duen zerbait eta, gero, sartu deskribapeneko detaileak.

Zure irudiari kategoriak ere gehitu beharko zenizkioke. Kategoriek jendeak aurki dezakeen orri multzokari batean jarriko dute igotako irudia. Adibidez, "Kategoria:Bonsai" orriak Commonsera igo eta etiketatutako bonsai zuhaitz guztien argazkiak biltzen ditu.

Igo dugu eta! Orain zer?Edit

Irudia behin igotakoan, orri nagusira joan zaitezke edo irudiak igotzen jarraitu. Orriaren izena, fitxategia beti aurkituko duzun lekua, fitxategiari hura igotzean emandako deitura da (tartean dela fitxategiari emandako luzapena).

Wikipedian, erraz gehitu dezakezu irudi bat artikulu batera. Hori Ikusizko Editorearen ("Aldatu" botoia) edo WikiKodearen ("Aldatu iturburu kodea") bidez egin dezakezu.

Nola gehitu irudi bat Wikipediara?Edit

Behin irudi baliagarri bat aurkitu eta Commonsera igo ondoren, ondo doakion Wikipediako artikulu batean jar dezakezu.

  1. Joan nahi duzun artikulura.
  2. Klikatu "Aldatu"n irudia sartu nahi duzun atalburuan.
  3. Ikusizko Editorean, joan goiko menu barrara eta klikatu "Txertatu" aukeran eta, gero, "Multimedia fitxategiak" aukeran.
  4. Sartu zure fitxategiaren izena edo izen zati bat. Wikipediak gako hitzaren eta fitxategi izenaren bilaketa egingo du, eta Commonsen aurkitzen duen oro erakutsiko du.
  5. Behin nahi duzun irudia aurkitu duzunean, klikatu haren irudian.
  6. Irudi handiagoa eta haren detaileak biltzen dituen leiho bat irekiko da. Klikatu "Erabili irudi hau" botoi urdinean irudia artikuluan txertatzeko.
  7. Irudi-oineko testua sartzeko eskatuko dizu. "Ezarpen aurreratuak" aukeran ere klika dezakezu, formateatzeko aukeretara sartzeko.
    • Argazkia artikuluko eskuinera joan ohi da, 220 pixeleko zabaleraz.
  8. "Txertatu" irudia. Orrian nola agertuko den ikusiko duzu.
  9. Hor ondo badago, klikatu "Aldaketak argitaratu" botoi urdinean, goiko eskuin ertzean.

Listo! Irudia zuk nahi zenuen tokian egon beharko litzateke.

Nola erabili irudiak beste nonbait?Edit

Commonseko lanak ez dira esklusiban Wikipediarako. Zure Commons irudiak beste proiektu batzuetan ere erabil ditzakezu.

Egiaztatu erabili nahi duzun irudiaren egile eskubide mugak zein diren. Irudi gehienek hura erabiltzeko baldintzak zehaztuko dituzte, adibidez, irudiaren iturburura esteka jarri behar izatea, eta lana sortu duen egilea behar bezala aipatzea (aitortzea). Batzuek ez dute batere murrizketarik izango.

Sortzailea aitortuEdit

Wikipediaz kanpora Commonseko irudi bat erabiltzen duzunean, onena da lerro batean sortzailea aitortzea.

Egilea aitortzen duen lerroa Commonseko irudi azpiko "Media Viewerren ireki" botoian klikatuta aurki dezakezu.

Irudi gaineko menu barran, ezkerrean "Jaitsi" behera kargatzeko botoian sakatuz, hainbat tamaina jaisteko aukerak ikusiko dituzu. Hor tamaina aukera desberdinak dituzu, baita "Atribuzioa" delako lerroa ere.

Atribuzioan, erabaki testu soileko aitortza bat (inprimatutako proiektuetarako) edo html gisako aitortza esteka nahi duzun (Interneterako): "Nork".

Aplikatu horiek irudia erabili nahi duzun edozein tokitan, eta ez duzu zertan kezkatu!

Multimedia fitxategiak partekatzeari buruzko probaEdit

Ekin testari!
Berrikus dezagun ikasi duzunetik zerbait. Hauetako zein material onar daiteke Commonsen partekatzeko?
  1. Film baterako promozioko poster bat, filma sustatzeko film estudioak egunkariei banatua. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA. Promozioko posterrek egile eskubideak dituzte, baina hitzarmen bat dute hedabide bakoitzarekin horiek erabiltzeko moduari buruz. Wikipediak eta Wikimedia Commonsek ez dute hitzarmen horien berririk; beraz, ez zenituzke promozioko pelikula, musikari, aktore edo beste pertsonaien irudirik erabili behar, salbu eta jabari publikoan egon edo lizentzia aske batez partekatzen badira.
  2. Webgune batean clipart askerako aurkitu duzun irudi bat. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA. Webgune batek bere irudiak aske erabil ditzakezula esanagatik ez du esan nahi baimena ematen duenik irudiak berrerabili edo beste nonbait ostatatuak izateko. Berrerabili edo berritxuratzea zilegi dela dioen lizentzia batera estekatzen ez badituzte, ez zenituzke erabili beharko!
  3. Unibertsitateko museoan margolan berri bati atera diozun argazki bat. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA. Ezin diezu argazkirik atera egile eskubideak dituzten materialei, adibidez, artisten margolanei. Era berean, ezin duzu igo zuzeneko musika emanaldien audio grabaziorik.
  4. 150 urte dituen egunkari bateko komiki politiko bat. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Jabari publikoan dauden irudiak eskaneatu ditzakezu, edo argazkiak atera. Segur aski 150 urte dituen egunkari bateko irudiek egile eskubideak galdu dituzte, eta parteka daitezke.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Multimedia fitxategiak partekatzeri buruzko probaEdit

Ekin testari!
Ondorengoetako zein da egia?
  1. Ezin duzu beste norbaiten lana igo, ezta haren webgunean baimena ematen badu ere. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Beste norbaiten lana igo dezakezu baldin eta lizentzia aske batez egileak edonori erabiltzeko baimena ematen badio. Segurtatu lizentziara esteka bat hornitu duzula.
  2. Idatzizko baimenik gabe, ezin duzu igo kalean eraikinei edo herritarrei ateratako jatorrizko irudirik. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Eraikinen eta herritarren irudiak atera ditzakezu baldin eta zu eremu publikoan bazaude. Eraikin, paisaia eta herritarren irudiak Commonsen parteka daitezke.
  3. Erabiltzaileek hertsiki bete behar dituzte arauak "lizentzia aske"ko irudiak baliatzen dituztenean, edo galera ekonomikoengatik salaketa jar diezaiekete. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Lizentzia askeak esan nahi du sortzailea irudia besteekin partekatzen ari dela baldin eta arau batzuk betetzen badituzte, adibidez, jatorrizko sortzailea aitortzea. Arau horiek betetzen ez badituzu, epaile aurrean buka dezakezu.
  4. Interneten aurkitzen duzun edozein irudi parteka dezakezu baldin eta iturria aipatzen baduzu. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Ezin dituzu argazki batzuk igo, ezta besteen artelanei zeuk egindako argazkiak ere, egile eskubideak direla eta. Iturriak aipatzeak ez dizu eskubiderik ematen haien lana kopiatzeko, non eta espresuki kontrakoa esaten ez duten.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Lan ederra!Edit

Dagoeneko prest eta seguru beharko zenuke Wikimedia Commonsen irudiak partekatzeko, edo Wikipediako artikuluetara irudiak gehitzeko.

Galdera gehiago badituzu, berriz eman diezaiokezu begiratu bat trebakuntza honi, edo "Wikipedia irudiztatzea" gida liburuxkara joan.

Gustura editatu!

Translating ArticlesEdit

Sandboxes and MainspaceEdit

Slide ids: 113XX


Proba orria erabiliEdit

Trebakuntza honetan, erakutsiko dizugu proba orri bat nola erabili artikulu baten aldaketak zirriborratzeko, edo artikulu berri baten zirriborro bat sortzeko.

Ondorengoak aztertuko ditugu:

  • Proba orri bat sortu
  • Uneko artikulu bat zure proba orrian nola aldatu
  • Artikulu berri bat zure proba orrian nola sortu

Zer da proba orria?Edit

"Proba orria" zeure wikiorria da, eta bertan aldaketak praktika ditzakezu, artikuluak prestatu, artikuluak zirriborratu, edo besterik gabe esperimentatu, eta ez duzu aztarnarik utziko Wikipediako artikuluko "izen-tarte" nagusian, artikuluen aurrealdean, nolabait esateko.

Berez duzun proba orrira joateko, nahikoa duzu proba orriko estekan klikatzea: goian erdialdean aurkituko duzu saioa behin hasi duzunean.

Pentsa ezazu proba orria Wikipediako artikulu huts bat dela. Tresna berdin guztiak dituzu eskueran erabiltzeko.

Nolanahi ere, edonork ikus dezake zure proba orria eta, beraz, garrantzitsua da bertara gehitzen duzun edozein eduki ezkutatu nahi duzun ezer ez izatea.

Ez kopiatu eta itsatsi bertara egile eskubideen arauak hauts ditzaketen gauzak.

Uneko artikulu bat aldatuEdit

Uneko artikulu bat aldatzen ari bazara, proba orria toki ederra izan daiteke esaldi batzuk edo paragrafo bat kopiatu eta bertara itsatsi eta lantzeko. Hala ere, ez kopiatu eta itsatsi artikulu osoa zure proba orrira.

Horren ordez, atzera kopiatu artikulura landu nahi duzun paragrafoa edo esaldiak, eta gero argitaratu aldaketak.

Sortu berri duzun artikulu bat lantzen ari bazara eta Wikipedian oraindik existitzen ez bada, zure proba orria izen-tarte nagusira "lekualdatu" dezakezu. Hurrengo diapositibetan nola egin erakutsiko dizugu.

Artikulu berri bat zirriborratuEdit

Artikulu berri bat sortzen ari bazara, zentzuzkoa da proba orrian eskema orokor bat diseinatzea. Era horretan, artikuluaren egitura uler dezakezu, edo ukitu nahi duzun guztia biltzen duen sarrera paragrafo bat landu.

Urdurituko zaitu beharbada, baina ez eman denbora gehiegi zure proba orrian. Wikipediako partaide izateak esan nahi du beste wikilari batzuekin elkarrekintzan izatea, eta zure ezagutza munduarekin partekatzea.

Behin iturri onak dituzten paragrafo sendo pare bat eta gaiaren planteamendu orokor on bat dituzunean, aurrera jo eta Wikipediako izen-tarte nagusira mugitu beharko zenuke.

Zure artikuluari izena jarriEdit

Proba orriko zure artikulua izen-tarte nagusira mugitu aurretik, izena emango diogu.

Pentsatu izenburu on bat zure artikuluarentzat. Eman begiratu bat antzeko gaiei eta aukeratu haiekin pareka daitekeen bat. Ez eman saiakera baten formaturik, edo galdera bat duen izenbururik.

Izan ere, zure artikuluaren izenburua ez da esaldi bat ere izan behar. Gaiari buruzko adierazpen sinpleena da gehienetan zure artikulurako izenburu onena!

  • Erabili euskara naturala
  • Utzi zuriuneak hitzen artean
  • Letra larria hasieran bakarrik (eta izen berezietan)
  • Erabili beharrezkoak diren hitzak

Artikuluen izenburuari buruzko probaEdit

Ekin testari!
Zein da izenburu on bat Euskal Herrian familiek duten egituratzeko moduari buruzko artikulu batentzat?
  1. Familia-Egitura-Euskal-Herria (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Bakarrik lehendabiziko hitzak eta izen bereziek behar dute hasierako letra larria. Mesedez erabili zuriuneak hitzen artean.
  2. Euskal Herrian familia egiturak denboran nola aldatu diren azaltzen duen begirada historikoa (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Pixka bat luzea da, eta saiakera baten izenburua ematen du.
  3. Familiak Euskal Herrian: zertarako behar ditugu? (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Hori konbentzitzeko saiakera bat da, galdera baten gisa adierazia. Ez da izenburu (edo formatu) egokia Wikipediako artikulu baterako.
  4. Euskal Herriko familien egitura (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Sinplea da, mamira doa, letra larriak behar bezala (lehendabiziko hitza, eta izen bereziak) eta zuriuneak ditu hitzen artean.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Proba orritik ateraEdit

Behin izenburu on bat aukeratuta, prest zaude lekualdatzen hasteko.

  • Joan zure proba orrira ("Proba orria" esteka goian erdialdean dago, zure Eztabaida orriaren ondoan).
  • Proba orrian (zure artikulua dagoen tokian), begiratu eskuinera. Zure bilaketa barraren ezkerrean badago "Gehiago" deitutako fitxa bat. Klikatu bertan, eta gero klikatu "Mugitu"n.

Orri berri bat agertuko da.

Zure orria mugituEdit

Orri berria "Mugitu <orria>" deituko da. Orri horren erdialdeko leiho handi batean ("<Orria> mugitu" deitua), bi eremu eskatuko zaizkizu.

  1. Hasteko, ezkerrean, "Lankide:" dioen koadro bat ikusiko duzu. Klikatu bertan, eta aldatu "(Nagusia)" hautatuz. Horrek esan nahiko du zure proba orrian dagoena artikulu bihurtu nahi duzula.
  2. Horren eskuinean, izenburua eskatzen duen koadro bat ikusiko duzu. Idatzi bertan artikuluaren izenburua. Kontuz ibili puntuazio eta ortografiarekin, zaila izan baitaiteke aldatzen behin egindakoan!
  3. "Arrazoia" koadroan, eman arrazoia, adibidez, nahikoa izango da "Proba orriko artikulua Wikipedian jarri" edo antzeko zerbait.
  4. Berrikusi berriz izenburua bukatu baino lehen, eta gero klikatu "Aldatu orriaren izenburua" botoi urdinean.

Amaitu duzu eta!

Ondo joan da?Edit

Orri bat Wikipediara mugitzeko, zure kontuak gutxienez lau egun izan behar du, eta gutxienez 10 aldaketa eginda. Orria zeuk mugitu ezin baduzu, beste lankide bati eska diezaiokezu zure ordez mugi dezan.

Aukera bat da laguntzarako zure ikastaroko bideratzailearenera jotzea; ikastaroaren orrian egon beharko litzateke.

Hara, akats bat egin dut eta!Edit

Zure artikuluaren izenburuan akats bat egin baduzu, ezin duzu besterik gabe orria editatu hori konpontzeko. Orria berriz "mugitu" behar duzu, zure proba orria mugitzeko egindako pauso berdinak errepikatuz.

Egin aurrera, eta berehala mugituko duzu orria. Lasai egon orri zaharrari buruz, azkenean desagertu egingo da, automatikoki.

Eta orain zer?Edit

Zure orria bizi-bizirik dago orain Wikipedian, eta hor Interneteko konexioa izan eta zuk idatzitakoaz jakin-mina duen edonork aurkitu ahal izango du!

Beste wikilari batzuk gelditu eta begiratu bat emango diote beharbada, galderak egin, edo zerbait iradoki. Batzuk aldaketak egiten ere has daitezke.

Egon lasai! Hori da Wikipediako prozesua. Zure irakasleak beti eskuratu ahal izango ditu zuk egindako ekarpenak; beraz, ez kezkatu beste lankide batzuk "lardaskatzen" hasten badira.

Norbait "ikuskatzen" aritu zaizu?Edit

Batzuetan, artikulu berriak, edo lankide berriak, "ikuskatuak" dira. Mezu hau jasotzen baduzu, egon lasai. Esateko era pixka bat gogorra eman dezakeen arren, benetan gauza ona da. Esan nahi du eskarmentua duen wikilari bat etorri dela eta zure lana begiratu duela. Orri bat "ikuskatua" dagoela markatzeak beste lankide batzuei esaten die ez zarela bandalo bat, edo spam-bot bat.

Zure orriari "ikuskatu" izana markatu ez bazaio, ez kezkatu ere. Azareko prozesu bat da, eta milaka artikulu daude aztertuak izateko; beraz, beharbada ez da laster gertatuko, edo inoiz ez.

Labur esateko: ez da kezkatu behar zaren ezer, inondik ere.

Kito, besterik ez!Edit

Zorionak zure artikulua "handien ligara" mugitzearren. Jakin-minak jaten bazaitu, egin aste gutxi batzuetan Interneteko bilaketa bat zure artikuluko gaiari buruz ondoan "Wikipedia" idatzita. Baietz harritu aurkitzen duzunarekin!

Sources and CitationsEdit

Slide ids: 114XX

AipamenakEdit

Modulu honetan, Wikipediara informazioa nola gehi dezakezun ikusiko dugu laburki.

Ikusiko dugu:

  • Iturri on bat zerk egiten duen
  • Wikipedian iturriak nola aipatu

Zergatik egiaztagarri egin?Edit

Wikipedia artikulu handien atzean iturri onen sorta bat dago. Egin beharko zenukeen lehenengo gauzetako bat, idazteko gaia aukeratu bezain laster, iturri onen bilduma bat sortzea da.

Ez zenuke Interneten esaten den guztia sinetsiko, eta Wikipedia ez da desberdina. Artikuluaren amaieran datuak nondik datozen ikus dezakezu. Era horretan, edonork egiazta dezake datuak benetakoak direla.

Wikipediara edukia gehitzen duzunean, segurtatu behar duzu jendeak ere zure informazio iturriak egiazta ditzakeela.

Beraz, gogoan izan iturri fidagarrietatik edaten duten datuak bakarrik partekatzeaz. Iturri fidagarriak dira:

  • Testuliburuak
  • Literatura kritikak
  • Gaian adituak direnek idatzitako liburu edo argitalpenak, argitaletxe fidagarriek argitaratuta

Ez erabili:

  • Blog mezuak
  • Zerbait era jakin batean erakutsi nahi duten prentsako edukiak

Kasu batzuetan, oso tentuz ibili behar da horrelako iturriekin ere, oso gai espezializatua denean bereziki! Adibidez, osasun gaiez diharduten artikuluetan. Mesedez begiratu informazio medikoari buruzko gure modulua.

Nola gehitu aipamen bat wikitestua erabilizEdit

Beraz, baduzu iturri fidagarri batetik ateratako paragrafo sendo bat. Nola jakinaraziko diezu beste editoreei zure informazioaren kokapena, egiazta dezaten?

Hasteko, artikulu berri bat bada, ikus dezagun artikuluan Erreferentzien atal bat nola sortu wikitestua erabiliz.

Wikitestuan hasteko, erabili orriaren goiko "Aldatu iturburu kodea" fitxa.

Ondoren, bete ondorengo jarraibideak:

  1. Egiaztatu orriaren behealdean badela "Erreferentziak" deitutako atal bat. Bestela, tekleatu "==Erreferentziak==".
  2. Gogoan izan "Erreferentziak" atalari "{{erreferentzia_zerrenda}}" edo "{{reflist}}" kodeak gehitzea. Era horretan, orrian erreferentziak (aipamenak) non agertuko diren jakingo duzu.
  3. Orain klik egin erreferentzia bat sortu nahi diozun testuaren atzean.
  4. Orain sartu hor "<ref>" kodea, gero erreferentziaren xehetasunak, eta itxi hura"</ref>" kode batez. Wiki softwareak esaldi buruko erreferentzia zenbaki bat gehituko du automatikoki.

Nola erabili "Aipatu" gailuaEdit

"Aipatu" gailua erabili

"Aipatu" gailua ere erabil dezakezu <ref> kodeak eta aipamenaren xehetasunak txertatzeko.

  • Klikatu tresna barrako "Aipatu"n editatzeko leihoaren gainean; beraz, Ikusizko Editorea erabiliko dugu.
  • Jarri kurtsorea aipamena txertatu nahi duzun tokian.
  • Ireki klikatuz goitibeherako menua, eta aukeratu iturri mota: webgunea, albisteak, liburua, edo aldizkaria.
  • Bete iturriaren detaileak.
  • Klikatu "Txertatu"n.

Aipamen berdina beste toki batzuetan berrerabil dezakezu detaileak berriz sartu beharrik gabe. Joan "Berrerabili" fitxara aipamena berriz erabiltzeko: dagoeneko erabilitako erreferentzien zerrenda bat irekiko zaizu. Klikatu nahi duzun horretan, eta listo!

Erreferentzia bat Ikusizko Editorea erabiliz gehituEdit

Saia gaitezen Ikusizko Editorearen bitartez aipamenak (erreferentziak) gehitzen. Proba orria ireki dezakezu aldi berean bertan editatzeko.

Klikatu editatu nahi duzun atal edo artikuluaren gaineko "Aldatu" fitxan.

Ikusizko Editorearen barruan, "Aipatu" botoia ikusiko duzu. URL bat itsats dezakezu, eta Ikusizko Editorea saiatuko da behar dituzun eremu guztiak betetzen. Hobe duzu horiek egiaztatzea eta eremu hutsak eskuz betetzea (baldin badakizkizu). Liburuak, aldizkariak, albisteak eta webguneak eskuz ere sar ditzakezu. Horretarako, formulario erraztu bat irekiko da zure aipamena bertan sartzeko.

Orriak dagoeneko sartuta dagoen aipamen bat baldin badu, berrerabil dezakezu!

Jada sartutako erreferentzia bat berrerabiltzeko, jarri kurtsorea erreferentzia berria gehitu nahi duzun testu gorputzeko tokian. Ireki "Aipatu" menua eta aurkitu hor "Berrerabili" elementua.

Jada sartutako erreferentzia bat editatzeko, erabili "Aldatu" fitxa Ikusizko Editorea irekitzeko. Mesedez klikatu aldatu nahi duzun iturriko zenbakian, kortxete artean dagoena.

"Aldaketak argitaratu" botoi urdinean klikatuz, elkarrizketa koadro bat irekiko da.

Gogoan izan "Laburpena"n zure aldaketen deskribapena uztea, adibidez, "erreferentzia gehitu" eta, gero, klikatu "Aldaketak argitaratu".

Aipamenak bideoanEdit

Aipamenak eskuz gehitu

Hori da guztia!Edit

Orain eroso beharko zenuke Wikipedian iturriak aipatzean. Gustura editatu!

Plagiarism and Copyright ViolationEdit

Slide ids: 115XX

SarreraEdit

Wikipedia guztiontzako bitarteko aske bat da. Edonork erabil dezakeenez, kopiatu eta berrerabil ezazu askatasunez, ezin du mugak dituen edukirik izan.

Honezkero jakingo duzu plagioa dela liburu edo webgune batetik kopiatu eta itsastea eta hori zure lana dela adieraztea. Hori adibide argiena da, baina ez da bakarra.

Plagioaren baldintzak estuak dira. Zure ikasle jokabidearen kodea hauts dezakezu (baldin bazenute), eta Wikipedian editatzea debeka dakizuke.

Baina ez kezkatu. Trebakuntza honetan, plagio motak ikusiko ditugu zu horietan ez erortzeko!

Ohar bat plagioei buruzEdit

Plagioa kezka sortzen duen hitza da, eta garrantzizkoa da gogoratzea ez dela zuri buruzko irizpen bat pertsona gisa.

Beharbada pentsatuko duzu: "Nik ez dut asmo gaiztorik, inoiz ez nuke plagioa egingo!"

Aldiz, ikusiko duzun bezala, jende askok nahi gabe egiten du plagioa edo, besterik gabe, ez ditu arau guztiak ezagutzen.

Ikasbide honetan aurrera egin ahala, gogoan izan hau gidalerro bat dela zuk iturrietako informazioa erabiltzean arazorik ez izateko.

Beraz, ez da zure ikasle jatortasunari buruzko baieztapen bat!

Plagioa eta egile eskubideakEdit

Trebakuntza honetan, gertuagotik begiratuko diegu ondorengoei:

  • Plagioa
  • Egile eskubideen urraketak

Batzuetan biak elkar gainjartzen dira.

Bideoa: plagioa eta egile eskubideen urraketaEdit

{{{caption}}}

Plagio motakEdit

Bideoan ikusi duzunez, hiru oinarrizko plagio mota daude:

  • Aitortu gabeko plagioa: testua kopiatu eta egilea aipatzen ez duzunean.
  • Aipatutako iturrien plagioa: testua zehazki kopiatzen duzunean (egilea aitortzen baduzu ere).
  • Parafrasi estua: beste egile baten testua arinki bakarrik aldatzen duzunean (aipamena eginda edo ez).

Aitortu gabeko plagioaEdit

Azter dezagun lehendabizi aitortu gabeko plagioa. Hori izaten da hain zuzen burura datorkigun lehendabiziko gauza "plagio" hitza entzundakoan.

Ezin duzu hartu beste idazle baten ideiarik zureak izango balira bezala. Horrek aitortza kentzen dio egileari.

Gainera, esan nahi du adierazpen bat iturria aipatu gabe aurkezten duzula, eta Wikipedian ezer ez litzateke jarri behar iturri fidagarririk gabe.

Aipatutako iturrien plagioaEdit

Plagioak esan nahi dezake ere norbaiten hitzak zureak balira bezala adieraztea.

Behar bezala aitortuta ere, beste egile baten pasarte osoak erabiltzea egile eskubideen urraketa da.

Salbu eta gai bat ulertzeko ezin bestekoak diren aipu oso laburretan, egile eskubideak dituzten iturrietatik edukia kopiatzea Wikipediaren politikaren aurkakoa da.

Horren ordez, Wikipedian partekatu nahi dituzun ideiak eta kontzeptuak parafrasi bat eginez adierazi beharko zenituzke: aurkeztu informazioa beste modu batean esanda.

Parafrasi estuaEdit

Wikipediako artikulu baterako informazio ona aurkitzen duzunean, nahikoa duzu hura zure hitzetan ematea.

Egiaztatu partekatzen duzun informazioko hitzak eta egitura edandako iturritik nabarmen desberdinak direla.

Parafrasi estua deitzen zaio esaldi edo pasarte baten oinarrizko egitura berdin geratzen denean, nahiz eta hitzetan aldaketa txikiak egin.

Hori ez dago ondo, aipamena jartzen baduzu edo ez baduzu ere.

Parafrasi estuko adibideakEdit

Hemen duzu "parafrasi estuko" adibide bat.

Jatorrizko testua:

Eguraldi iragarpenak euria zetorrela esan baitzuen, ligako arduradunek estalpe batera aldatu zuten partidaren kokapena.

Parafrasi estuko testua, ezin da onartu Wikipedian:

Ligako ordezkariek estalpe batera aldatu zuten partidaren kokapena, eguraldi iragarpenak esan baitzuen euria zetorrela.

Testu onargarria:

Ligako arduradunek toki estali batera aldatu zuten jokoaren tokia, iragarritako euritik babesteko.

Parafrasi estuko testuan, pare bat hitz aldatu egin dira, eta esaldi egitura alderantziz jarri da. Horrek, baina, ez du jatorrizkotik behar beste desberdintzen.

Bigarren testuak berdina esaten du, baina oso bestela.

Parafrasi estua saihestuEdit

Hemen dituzu parafrasi estua saihesteko aholku batzuk:

  • Aurkitu iturri desberdinak, eta hartu oharrak zure idazkeraz. Idatzi oharrak lagun bati ideia bat azaltzen ariko bazina bezala, eta ez iturri bat transkribatzen.
  • Ez idatzi artikulua jatorrizko iturriak zure aurrean zabalik dituzula. Hartu oharrak arretaz, gero jarri erreferentziak zure oharrei artikulua idatzi ahala. Amaitu duzunean, irakurri berriz artikulua. Oraingoan, begiratu askotan zure jatorrizko iturrira egiaztatzeko berdinegiak ez direla.
  • Hasi zure iturrietatik kontzeptu erabakigarrien gaineko oharrak hartzen, ez hitz multzoak, eta zehaztu nondik hartu dituzun.

Hurrengo diapositiban, ikusiko dugu ea parafrasi estuak aurkitzeko gai zaren.

Parafrasi estuei buruzko probaEdit

Ekinez ikasi!
Eman begiratu bat jatorrizko (fikziozko) pasarte honi. Gero, erreparatu beheko aukerei. Aukeratu zure ustez Wikipedian informazioa aurkezteko modu onargarria duena.

Pasartea:

"1967an, Baionan boto eskubidea zuten bozkatzaileen % 25ek bakarrik babestu zuen hirian aziendentzako espazioa mugatzeko neurri bat. Etxegarai doktorearen ikerlanaren arabera, horren arrazoia da bozkatutako neurriari buruz erabilitako hizkera nahasgarria zela, eta haren aldeko babesa handiagoa izango zela bozketan araua argiago adierazi izan balitz".
Nola parteka dezakezu informazio hori Wikipediako artikulu batean? '
  1. "1967an, Baionako bozkatzaileen laurdenak babestu zuen hirian abeltzaintzarako espazioa mugatzeko neurri bat. Ikertzaile batzuek aditzera eman dutenez, horren arrazoia da bozkatutako neurrian erabilitako hizkera nahasgarria zela, eta haren aldeko babesa sendoagoa izango zela bozketan dena argiago adierazi izan balute". (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Hitzak hor desberdinak diren arren, egitura orokorra berdina da. Urtearekin hasten da, boto kopurua eta zeri bozkatzen ari zitzaizkion, eta abar. Hitz batzuk aldatu egin dira, baina egitura hasierako berdina da.
  2. "Etxegarai doktoreak idatzi duenez, boto eskubidea zuten Baionako bozkatzaileen % 25ek babestu zuen aziendak hazteko espazioa mugatzeko neurri bat hiriko espazioetan". (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Informazioaren iturria argi dagoen arren (teknikoki, baina, okerra da), informazioa hitzez hitz kopiatzen du. Egile eskubideak dituen testu bat izango balitz, egile eskubideak urratuko lituzke.
  3. "1967an baionesek hiri barruan abeltzaintzarako tokia uztea onartu zuten, baina ikerketa batek aditzera ematen du aldeko gehiago izango zirela bozketako arauari buruzko galderak argiagoak izan balira". (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Adibide ederra da hori Wikipedian informazioa aurkezteko, betiere erreferentzien atalean jatorrizko testua aipatzen baduzu.
  4. "Baionako bozkatzaile gehienek ezin zuten ulertu boto papereko galdera eta, beraz, gehienek hirian abeltzaintzarako espazioa mugatzearen alde bozkatu zuten". (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Hau norberaren ikerketa gisa idatzita dago, eta kontuz ibili: esaldi horretan ematen den informazioa ez dator bat iturriak esaten duenarekin. Horregatik, garrantzizkoa da egiaztatzea irakurritakoaren edukia ulertu duzula hari buruz idazten saiatu baino lehen!

(Hitz egin galdera honen inguruan)

Egile eskubideakEdit

Wikipedia bitarteko aske bat da eta edonork erabil dezake, baina hargatik ez pentsatu Wikipediara edozer igo daitekeenik.

Izan ere, Wikipediako edukia edonork kopiatu eta berrerabil dezakeenez, ezin da gora kargatu espresuki partekatua izateko baimenik ez duen edukirik.

Hitz egin dugu dagoeneko egile bati materiala kopiatu eta itsastea, aipatuta bada ere, egile eskubideak urratzen dituela.

Berdinak balio du kantuen letrei, aipuei eta egile eskubideak dituzten hezkuntzako materialei buruz.

AipuakEdit

Honezkero jakingo duzu zertan den desberdina Wikipedian idaztea ohiko txosten akademiko batetik. Beste desberdintasun bat aipuen erabilera da.

Oro har, aipuak Wikipedian ez dira oso lagungarritzat jotzen. Egile baten aipua sartu nahi duzunean, zein da zuzenean hura emateko duzun arrazoibidea, parafrasi bidez ematearen ordez?

Kasu batzuetan, adibidez, artikulu batean hitzaldi ospetsu bati, teoria politikoari edo testu jakin bati buruz idaztean, arrazoi sendoak izango dituzu aipu bat zuzenean sartzeko.

Aipua erabiltzen baduzu, eman aipuaren erreferentzia beste iturriekin bezala, eta sartu kakotx artean.

Edukia kenduEdit

Ikastaro baterako uneko artikulu bat lantzen ari bazara, edo Wikipedian jakin-min hutsez nabigatzen, plagio kasu argi bat topatzen baduzu, askatasun osoz eta lasai-lasai ezaba dezakezu.

Hasi saioa, aukeratu plagio zatia eta ezabatu. Gero, jarri "plagioa" aldaketen laburpenean.

Beste wikilariak esker oneko izango dituzu Wikipediatik plagioa eta egile eskubideen urraketak kentzen zure aletxoa jarri duzulako!

Berrikus dezagunEdit

Dagoeneko baduzu plagio eta egile eskubideei buruzko Wikipediako politiken berri sakona. Ikus dezagun orain zelan moldatzen zaren proba labur batean.

Plagioari buruzko probaEdit

Ekinez ikasi!
Hauetako zein EZ da hartzen plagiotzat Wikipediako artikuluak idaztean?
  1. Testua kopiatu eta autorea ez aitortzea. (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Hori aitortu gabeko plagioa da.
  2. Testua zehazki kopiatu eta egilea oin-oharretan aitortzea. (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Hori aipamena duten iturrien plagioa da. Aipuak erabil daitezke, baina esplizituki adierazi behar da aipua dela.
  3. Egitura berdina edukita ere, beste egile baten testua (aipamenaz edo gabe) pixka bat aldatzea. (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Hori parafrasi estua da. Beti zure hitzetan berridatzi beharko zenuke, zeuk moldatutako esaldi egitura bat erabiliz.
  4. Iturri batetik informazioa hartu eta hura Wikipediara zure hitzak erabiliz gehitzea, jatorrizko iturria erreferentzia gisa aipatuz. (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Hori da iturrietatik Wikipediarako informazioa eskuratzeko modu onena: iturriak ulertuz eta zure hitzetan kontzeptua azalduz, eta iturria aipatuz.

(Hitz egin galdera honen inguruan)

Plagio printzipioari buruzko probaEdit

Ekin testari!
Zein da plagioa saihesteko printzipio on bat?
  1. Kontzeptuak eta ideiak azaltzeko zeure hitzak erabiltzea eta, era horretan, jatorrizko egilea aipatu behar ez izatea. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Ideiak zure hitzetan berradierazi behar dituzu, betiere ideia horien iturria aipatuz.
  2. Iturri argi, ondo idatzi eta fidagarriak aurkitu eta horien aipu albait estuenak egitea, betiere informazioaren iturriaren erreferentzia jarriz. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Wikipediako ekarpenak zeure modu berezian egin beharko zenituzke, betiere informazio iturriarekiko loturei eutsiz.
  3. Kontzeptuak, datuak eta zenbakiak ulertzeko iturrietatik edan, informazio hori zure hitzetan azaldu eta informazioaren jatorriaren gaineko erreferentzia argiak hornitzea. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Hori da era guztietako plagioak saihesteko printzipiorik onena.
  4. Wikipediako edukia kopiatu eta berrerabil daitekeenez, liburu, aldizkari eta beste ezagutza iturrietatik albait informazio gehien kopiatuta mundua hobea bihurtzen da. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Wikipediako edukia kopiatu eta berrerabil daitekeenez, garrantzizkoa da Wikipedian dena iturri fidagarrietatik ateratako norberaren idazketa izatea, betiere egile eskubideak urratu gabe.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Plagioari erantzuteari buruzko probaEdit

Ekinez ikasi!
Imajinatu zure artikulua aldatzen aritu zarela eta norbaitek abisua ematen du azken ekarpenetan plagioa egin duzula. Wikipediari buruzko trebakuntza honetan eta beste batzuetan ikasitakoan oinarrituta, zer egin beharko zenuke?
  1. Egileak mendekuz jokatu duela pentsatu; izan ere, ondo dakizu pertsona zuzena zarela, inoiz ez zenuke plagiorik egingo! Ezikusia egin wikilariari eta berregin desegindako edukia. (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Gogoratu, plagioa ez da zure pertsonari buruzko baieztapen bat, baizik eta partekatu duzun informazioaren balorazio bat. Beharbada nahigabe egin duzu plagioa. Nolanahi ere, ez berregin besterik gabe desegindakoa, hori "aldaketen borroka"tzat jo baitaiteke, eta editatzea debeka diezazukete.
  2. Zure ekarpena errepasatu, eta jatorrizko iturriarekin konparatu. Ikusi zer den antzekoa eta zein modutan adieraz dezakezun hura, jatorrizko egitura edo/eta hitzak gutxiago erabiliz. Gero, sar ezazu. (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Plagioei erreparatzen dieten wikilariek estimatu egingo dute hori zuzentzeko ahalegina, eta beharbada zure berrikuspenaren gaineko iruzkinen bat ere egingo dizute.
  3. Iturriak egile eskubideak dituela eta Wikipedian erabili ezin dela onartu. Aurkitu egile eskubideak ez dituen iturri desberdin bat. (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Wikipedia artikulu baterako erabiliko duzun material askok egile eskubideak izango ditu. Iturri berdina erabil dezakezu, baina aztertu berriz zure ekarpena eta ikusi jatorrizko iturritik antzekotasun gutxiago izateko molda ote dezakezun.
  4. Zure Wikipedia kontua ezabatu, plagiogile gisa zerrendatu baitzaituzte! (klik egin zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Garrantzizkoa da ohartzea zure Wikipedia kontua ezin dela erraz ezabatu, baina ez duzu zertan ihes egin, edo lotsatuta sentitu. Horren ordez, begiratu zure ekarpenei, begiratu iturriko edukiari, eta saiatu hura moldatzen hain berdina ez izateko. Wikipediako beste lankide batzuekin lan egin dezakezu arazo hori konpontzeko.

(Hitz egin galdera honen inguruan)

Egin dugu eta!Edit

Trebakuntza honetara beti itzul zaitezke Wikipediara ekarpenak egin ahala zuri laguntzeko. Editatzen duzun bitartean aldean edukitzeko gida liburuxka bat eskuratu nahi baduzu, hemendik jaits dezakezu orri bakarreko gure esku-orria: "Avoiding plagiarism".

Gustura editatu!

Editathons and Editing EventsEdit

Editathons Module 1: Defining your event

Slide ids 121xx

Edizio ekintzei buruzko sarreraEdit

Mexiko DFko Museo Soumayan egindako 72 orduko editatoia irudikatzen duen bideoa

Wikipediako edizio ekintzak, askotan izendapen bera erabiliagatik, askotarikoak izan daitezke, eta helburu desberdinak dituzte, adibidez:

  • Editatoiak: gai jakin baten inguruko ekintza, Wikipedian dauden zuloei buruz kontzientzia areagotzeko eta gai horretan lankide gehiago izatera bultzatzeko.
  • Barrualderako baimenak: ikerketa edo kultura erakunde bateko bildumak, prozesuak edo ezagutza espezializatuari erreparatu edo horiek erakusten dituzten ekintzak.
  • Edizio lantegiak/trebakuntza tailerrak: parte-hartzaileak edizioan trebatzea da garrantzitsuagoa edukia sortzea baino.
  • Edizio topaketak: eskarmentua duten editoreak edukiak sortzera bultzatzeko ekintzak, maiztasunez ordu edo toki jakin batean antolatutakoak askotan.
  • Mikroekarpenen ekintzak: bertaratze bidezko ekintza hauetan, ahalegina egiten da arazo jakin bat konpontzeko edo ekarpen txiki errepikatuak egiteko.

Trebakuntza honek arlo jakin bati eta eduki sorrerari buruzko ekintzei erreparatzen die batez ere, maiz 'editatoi' deitutakoei, nahiz eta beste edizio ekintzetarako egokiak diren gomendioak eta jarraibideak ematen diren. Editatoiek forma eta tamaina desberdinak izaten dituzte, hasi parte-hartzaile gutxi batzuetako ordubeteko ekintza txikietatik eta dozenaka lankide biltzen dituzten 72 orduko ekintzetara. Ekintza horiek askotariko gaiak biltzen dituzte, adibidez (baina ez bakarrik):

  • Generoko zuloa berdindu, emakume zientzialari eta artistak landuz.
  • Interneteko joera sistemikoa berdintzeko jatorrizko herrien edo hizkuntza gutxituen agerpen txikia garatuz.
  • Adituengandik edo erakundeengandik ezagutza sakona partekatu.
  • Tokiko historia edo ondare lekuei buruzko zuloa berdindu.

Editatoi bat eta beste edizio ekintzak muntatzeko, zenbait elementu behar dira: denbora, elkartzeko espazio bat, Wikimediako proiektuei buruzko ulermena eskain dezaketen ekintzen gidariak, eta Wikimedia proiektuetan ekarpenak nola egin ikasi nahi duen jendea. Horrelako bilkurak antolatzea erronka izan daiteke, hainbat detaile kontuan hartzea eska dezakeena.

Training modules/dashboard/slides/12103-what-is-your-goal/eu Training modules/dashboard/slides/12104-having-realistic-goals/eu Training modules/dashboard/slides/12105-preparation-question1/eu Training modules/dashboard/slides/12106-partner-organizations/eu Training modules/dashboard/slides/12107-partner-role-and-goals/eu Training modules/dashboard/slides/12108-avoiding-conflicts-of-interest/eu Training modules/dashboard/slides/12109-preparation-question2/eu Training modules/dashboard/slides/12110-target-audience/eu Training modules/dashboard/slides/12111-working-with-underrepresented-groups/eu Training modules/dashboard/slides/12112-preparation-question3/eu Training modules/dashboard/slides/12113-experienced-to-new-contributor-ratio/eu Training modules/dashboard/slides/12114-creating-a-support-team-and-finding-help/eu Training modules/dashboard/slides/12115-preparation-question4/eu Training modules/dashboard/slides/12116-end-of-module-1/eu

Editathons Module 2: Planning well before the Editathon

Slide ids: 122xx Training modules/dashboard/slides/12201-venue/eu Training modules/dashboard/slides/12202-venue-challenges/eu Training modules/dashboard/slides/12203-preparation-question5/eu Training modules/dashboard/slides/12204-technology/eu Training modules/dashboard/slides/12205-preparation-question6/eu Training modules/dashboard/slides/12206-communications-plan/eu Training modules/dashboard/slides/12207-on-wiki-communications/eu Training modules/dashboard/slides/12208-public-communications/eu Training modules/dashboard/slides/12209-preparation-questions7/eu Training modules/dashboard/slides/12210-event-themes/eu Training modules/dashboard/slides/12211-narrowing-the-focus-of-your-theme/eu Training modules/dashboard/slides/12212-preparing-topics8/eu Training modules/dashboard/slides/12213-topics-to-avoid/eu Training modules/dashboard/slides/12214-choosing-your-approach-to-editing-articles/eu Training modules/dashboard/slides/12215-focusing-editathons-on-smaller-contributions/eu Training modules/dashboard/slides/12216-identifying-existing-articles-for-expansion/eu Training modules/dashboard/slides/12217-how-to-find-existing-articles/eu Training modules/dashboard/slides/12218-identifying-content-gaps-for-editathons/eu Training modules/dashboard/slides/12219-preparation-question9/eu Training modules/dashboard/slides/12220-end-of-module-2/eu

Editathons Module 3: Module 3: Planning leading up to the event

Slide ids 123xx

Training modules/dashboard/slides/12301-scheduling/eu Training modules/dashboard/slides/12302-creating-you-dashboard-event/eu Training modules/dashboard/slides/12303-reminders-before-the-event/eu Training modules/dashboard/slides/12304-being-prepared-to-welcome-editors/eu Training modules/dashboard/slides/12305-training-new-editors/eu Training modules/dashboard/slides/12306-training-topics/eu Training modules/dashboard/slides/12307-other-knowledge-to-prepare/eu Training modules/dashboard/slides/12308-common-technical-challenges/eu Training modules/dashboard/slides/12309-keeping-the-space-active/eu Training modules/dashboard/slides/12310-maintaining-a-safe-space/eu Training modules/dashboard/slides/12311-planning-for-safe-spaces/eu Training modules/dashboard/slides/12312-after-the-event/eu Training modules/dashboard/slides/12313-end-of-module-3/eu

Programs & Events DashboardEdit

Using the Programs and Events Dashboard

Slide ids: 201XX

User:OShehata_(WMF)/dashboard_slides/basics-logging-in.json User:OShehata_(WMF)/dashboard_slides/basics-navigating-dashboard.json User:OShehata (WMF)/dashboard slides/basics-changing-language.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/participating.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/participating-organizer-link.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/participating-find-program.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/new-programs.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/new-programs-new-event.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/new-programs-cloning.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/new-programs-updating-program.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/new-programs-deleting-program.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/new-programs-adding-contributor.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/new-programs-assigning-editors.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/new-programs-adding-suggested.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/metrics.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/metrics-running-data.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/metrics-campaign.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/known-issues.json/eu User:OShehata (WMF)/dashboard slides/feedback.json/eu

Creating a Campaign

Slide ids: 202XX

Training modules/dashboard/slides/20201-about-campaigns/eu Training modules/dashboard/slides/20202-create-a-new-campaign/eu Training modules/dashboard/slides/20203-enter-campaign-details/eu Training modules/dashboard/slides/20204-create-a-program-template/eu Training modules/dashboard/slides/20205-create-program-from-campaign/eu Training modules/dashboard/slides/20206-add-existing-program-to-campaign/eu

Set up an edit-a-thon

Slide ids: 203XX Training modules/dashboard/slides/20301-create-an-editathon-event/eu Training modules/dashboard/slides/20302-enter-editathon-details/eu Training modules/dashboard/slides/20303-add-editathon-participants/eu

Set up a Wikipedia Education Program course

Slide ids: 204XX Training modules/dashboard/slides/20401-create-a-wep-course/eu Training modules/dashboard/slides/20402-enter-course-details/eu Training modules/dashboard/slides/20403-add-students/eu

Track edits on multiple wikis

Slide ids: 205XX Training modules/dashboard/slides/20501-what-is-tracked-by-default/eu Training modules/dashboard/slides/20502-add-assignments-for-additional-wikis/eu

Delete a Program

Slide ids: 206XX Training modules/dashboard/slides/20601-remove-all-campaigns/eu Training modules/dashboard/slides/20602-delete-the-program/eu

LegalEdit

WikipediaEdit

Wikipedia EssentialsEdit

Slide ids: 103XX


Politikak eta gidalerroak: atarikoaEdit

Ongi etorri Wikipediara!

Wikipedia munduko hamar webgune gailenetako bat da iraunkorki, eta egunero bisitari gehiago ditu Twitter-ek edo CNNk baino.

Wikipedia, aldiz, doakoa da, eta boluntarioek idazten dute; hainbeste jendek Wikipediara jotzen duenez, ezin bestekoa da bertan aurkituko den informazioa zuzena izatea. Behar duzun guztia erakutsiko dizugu zure ezagutza Wikipedian partekatzeko.

Trebakuntza honetako guztia zuk gordetzeko da. Trebakuntza honen edozein zati geroago bisita dezakezu; beraz, etorri berriz lasai galderak baldin badituzu.

Prest? Has gaitezen!

Bost euskarriak: Wikipediako urrezko arauakEdit

 
Eryk Salvaggioren argazkia

Wikipedia edonork edita dezakeen entziklopedia da, baina lankidetza ugari dago artikulu ororen atzean. Pertsona askorekin lan egingo duzu Wikipedia eraikitzeko. Eraginkorki lankidetzan aritzeko, ondo etorriko zaizu Wikipediako ezin besteko bost printzipioak edo euskarriak jarraitzea.

Wikipediako Bost Euskarriak ondorengoak dira:

  • Wikipedia Interneteko entziklopedia bat da
  • Wikipediak ikuspegi neutrala du
  • Wikipedia eduki askea da
  • Wikilariek errespetuz eta gizalegez jokatu behar dute elkarrekin
  • Wikipediak ez du arau sendorik

Azter ditzagun pixka bat.

Lehendabiziko euskarriaEdit

 
Eryk Salvaggioren argazkia

Wikipedia Interneteko entziklopedia bat da.

Ados, beharbada hori oso argi dago, ezta? Lagungarriagoa izan daiteke zuri kontatzea Wikipedia zer EZ den.

Ez da publizitaterako plataforma bat, webgune pertsonal bat, anarkia edo demokraziari buruzko esperimentu bat, azareko datuen bilduma bat, edo bilatzaile bat.

Ez da hiztegi bat, egunkari bat, liburu bat edo jarraibideen eskuliburu bat, edo aurkitutako agirien bilduma bat.

Entziklopedia bat da, gaiari buruz dagoeneko ezagutzen denaren laburpen on bat biltzeko tokia.

Bigarren euskarriaEdit

 
Eryk Salvaggioren argazkia

Wikipediak ikuspegi neutrala du.

Wikipediako artikuluek ikuspegi nagusiak modu orekatsu eta inpartzial batean dokumentatu eta azaldu beharko lituzkete. Datuak besterik ez! Beraz:

  • Ez eztabaidatu edo saiatu irakurleak konbentzitzen
  • Ez partekatu zure esperientziak edo iritziak
  • Ez egin aurkitzen duzun informazioaren zure azterketarik

Noski, datuak ez daude beti argi eta garbi. Artikulu batzuek ikuspuntu asko azaldu beharko dituzte. Horrelako kasuetan, aurkeztu ikuspegi guztiak zuzentasunez, testuinguruan. Ez eman aditzera istorioaren bertsio bat "egiazkoa" edo "onena" dela.

Hau garrantzitsua da. Artikulu batera gehitzen duzun edozer oinarritu beharko litzateke argitaratutako informazio iturri batean, eta informazio hori erreferentziatu beharko zenuke informazioa gehitzen duzun unean (zu lasai, guk erakutsiko dizugu nola aurrerago). Horrek esan nahi du jendeak sinesgarritzat dituen argitaratutako iturri fidagarrien aipamena egitea.

Hirugarren euskarriaEdit

 
Eryk Salvaggioren argazkia

Wikipedia edozeinek editatu, erabili, aldatu eta bana dezakeen eduki askea da.

Wikipedian dena aske erabil daiteke. Beraz, Wikipedian informazioa jartzen duzunean, seguru egon behar zara ez duzula erreparorik hura askatasunez partekatzeko.

Wikipediara materiala kopiatu eta itsastea plagioa da. Datuak iturri fidagarriei egotzi behar dizkiezu, baina zure hitzak erabili behar dituzu.

Garrantzitsua da ere "parafrasi esturik" ez egitea, alegia, beste pertsona baten hitzak hartu eta haiek hautatutako hitzei aldaketa txikiak egitea, idazkeraren egitura orokorra berdin utzita.

Oreka aurkitzea zaila izan daiteke hasieran. Sistema onena da jartzen ari zaren materiala benetan ulertzen duzula egiaztatzea. Pentsatu, egin esamolde berri bat ikuspegi neutraletik, eta gero gehitu (betiere, artean, jatorrizko iturriari lotuz).

Laugarren euskarriaEdit

 
Eryk Salvaggioren argazkia

Editoreek errespetuz eta gizalegez jokatu behar dute elkarrekin.

Ez larritu norbaitek zure lana editatzen badu, edo zure ekarpenak kentzen baditu.

Artikulu guztiek dute Eztabaida orria eta, bertan, zure artikulua lantzen ari diren Wikipediako gainerako editoreekin mintza zaitezke. Zerbaitetan ados ez bazaudete, izan gogoan Wikipediako funtsezko balio batzuk:

  • Errespetatu eta izan adeitsu Wikipediako beste lankideekin, baita bat ez zatozenean ere.
  • Ez egin eraso pertsonalik. Hitz egin bat ez zatozen pertsonekin eta saiatu adostasun batera heltzen.
  • Norbaiten edizioarekin bat ez bazatoz, ez hura desegin besterik gabe, hori edizio gerra baita, eta ondorioz biak blokeatuak izan zaitezkete!
  • Jokatu fede onez. Ez inoiz hondatu Wikipedia ikuspuntu bat frogatzeko.

Errespetua ez da bakarrik desadostasunetarako. Adeitsua izateak esan nahi du beste editoreek utzitako mezuei erantzutea, laguntzen duten pertsonei eskertzea, eta edizioak egin ondoren begiratu bat ematea, ea inork erantzun duen. Izan beti gogoan zure inguruko komunitatea.

Bosgarren euskarriaEdit

 
Eryk Salvaggioren argazkia

Wikipediak ez du arau finkorik.

Hara, oraintxe arau sorta bat irakurri duzu eta! Zer esan nahi du honek orduan?

Wikipediako arauak ez daude harrian taillatuta. Haien barruko esamoldeak eta interpretazioa aldatu egin daitezke denboraren joanean.

Wikipediako arauen printzipioek eta espirituak gehiago balio dute bertako hitzez hitzeko adierazpenek baino eta, batzuetan, Wikipedia hobetzeko, arauaren salbuespen bat egin behar da.

Izan ausarta (baina ez axolagabea) artikuluak eguneratzeko orduan. Murgildu horietan, eta ez larritu akatsak egiteaz. Orriaren aurreko bertsioak gorde egiten dira; beraz, akatsak zuzen daitezke. Egiteko gauza garrantzitsuena da Eztabaida orrien bitartez komunikatzea (artikuluetako zati horretan, wikilariek lantzen ari direnaz eztabaidatzen dute), beste editoreei zer egin nahi duzun, zer egin duzun eta zergatik azaltzeko.

Pentsa ezazu modu honetan: ez duzu Wikipedia hautsiko (baina, mesedez, ez saiatu!).

Wikipedian editatzeak zure zentzu onena erabiltzea eskatzen du, eta zure erabakiak esplikatzeko eskatuko zaizu beharbada. Zerbait zergatik egin duzun esplikatzeak egiten zaitu pertsonen komunitate bateko partaide neurri batean.

BerrikuspenaEdit

Beraz, orain arte bost euskarri edo oinarriak aztertu ditugu. Har dezagun atsedentxo bat eta ikusi ea zer ikasi dugun! Hurrengo diapositiban, aukera anitzeko galdera egingo zaizu. Oker erantzunez gero, lasai horregatik. Zergatik dioen azalpen bat ikusiko duzu, eta berriz saia zaitezke.

Bost euskarriei buruzko probaEdit

Ekinez ikasi!
Wikipedia artikulu batek…
  1. Datuak modu txukunean aurkeztu behar ditu irakurleek ondorio jakin batzuk atera ditzaten. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra. Gogoratu, Wikipedia artikulu bat neutrala izan behar da, orekatsua, eta bidezkoa ikuspegi guztientzat. Irakurleek datuak eskuratu ahal izatea nahi duzu, eta konfiantza izan datu horiek lagundu egingo dietela beren ondorioak ateratzen. Politika horri Ikuspegi Neutrala deitzen zaio.
  2. Argitaratutako egileen informazioa errepikatu behar du hitzez hitz. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra. Argitaratutako informazio fidagarria erabili beharko zenuke, baina kontuz plagioa edo parafrasi estua egitearekin. Horren ordez, bilatu informazio egokia eta laburbil ezazu zure hitzak erabiliz.
  3. Iturri fidagarrietako datu neutralak partekatu behar ditu, eta bertako ikuspegiak modu orekatsuan aurkeztu. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Zuzena! Wikipediako artikuluek iturri fidagarrietako datu neutralak partekatu behar dituzte. Gai eztabaidagarria bada, sartu eztabaidako ikuspegi guztiak bat datozen datuak.
  4. Egileak gaiari lotuta kontatutako lehen eskuko pasadizo interesgarriak bilduko ditu. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra! Wikipedia ez da webgune edo blog pertsonal bat. Ez dago zertan istorio pertsonalak sartu, ezta gaiarekin zerikusia dutenean ere. Horren ordez, aurkitu iturri fidagarriak, konfiantzazkoak, eta haiek aipatu.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Bikain!Edit

Oso ondo! Begira diezaiegun pixka bat gehiago funtsezko politika gehiagori; horrek lagundu egingo dizu Wikipedian ekarpen esanguratsuak egiten.

EgiaztagarritasunaEdit

 
Jorge Royanen argazkia

Egiaztagarritasuna: “Nork dio hori?”

Wikipediako artikulu handi bakoitzaren atzean, iturrien sorta handi bat dago. Iturri egokiak aurkitzea izan behar da zure lehenengo eginkizunetako bat.

Hori hala da Wikipediako edukia egiaztagarria izan behar delako. Entziklopedia irakurri eta editatzen duten pertsonek bertako informazioa egiazta dezakete, ea eguneratuta dagoen edo iturri fidagarri batetik datorren.

Ez zinateke Interneten irakurritako guztiaz fidatuko, eta Wikipedia ez da desberdina. Hala ere, orri bakoitzaren behealdean, testu gorputzean adierazitako datuak nondik atera diren ikus dezakezu: iturria. Horrek lagundu egiten du edonork datuak egiaztatzen, horiek egia direla segurtatzeko. Wikipediara edukia gehitzen duzunean, besteei aukera berdinak eman nahi dizkiezu.

Beraz, segurtatu iturri fidagarrietatik edan duten datuak bakarrik partekatzen dituzula. Ondorengoak iturri fidagarriak dira:

  • Testuliburuak
  • Literaturako kritikak
  • Gaiari buruzko adituek idatzitako eta argitaletxe fidagarriek argitaratutako liburu edo argitalpenak.

Ez erabili:

  • Blogetako mezuak
  • Zerbait ikuspegi jakin batetik erakutsi nahi duten prentsako materialak

Kasu batzuetan, adibidez, medikuen edizioa eskatzen duten artikuluetan, egunkarietako eta zabalkunde handiko prentsako artikuluak ez dira egokiak. Zurea horrelako kasua bada, gai hau geroago aztertuko dugu, osasun gaiak editatzeari buruzko gure moduluan.

Egiaztagarritasunari buruzko probaEdit

Ekinez ikasi!
Zer esan nahi du Wikipedian datu bat "egiaztagarria" izatea?
  1. Denok bat etorriko ginateke egia dela esatean. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra! Ez nahastu “adostasuna” “egiaztagarria”rekin. Datu bat toki guztietan egiazkotzat jotzen dela uste izan arren, iturri jakin baten babesa behar du hura frogatzeko.
  2. Zeuk lehenengo eskutik bizi izan duzu, eta badakizu hori egia dela. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra! Wikipedia ez da webgune edo blog pertsonal bat. Wikipedian jartzen dituzun datuak adituek egiaztatu behar dituzte hirugarrenen iturri fidagarrietan.
  3. Gogoan duzu liburu batean irakurri zenuela. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra! Beharbada datua hirugarrenen liburu fidagarri batetik gogoratuko duzu, baina aipatu egin behar duzu iturria, besteek ere material horren erreferentzia erabili eta zuzena dela ikusi ahal izateko.
  4. Datua iturri fidagarri batean aurkitu duzu, eta iturri hori aipa dezakezu Wikipedian beste batzuek erraz aurki dezaten. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Zuzena! Informazioak iturri fidagarrietan izan behar du jatorria, eta zure datuak zuzenak direla egiaztatzeko modua eman behar diezu besteei.

(Hitz egin galdera honi buruz)

NabaritasunaEdit

Nabaritasuna: “Zergatik hau?”

Wikipedia ez da inoiz izan diren gauza guztien katalogo bat. Gai eta artikulu batzuk, kanpoko iturriek haien berri nahikorik eman ez dutenez, ez dira Wikipedian existitzen; bestela esateko, artean ez dute nabaritasunik.

Idazteko ideien bila ari zarenean, gogoan izan nabaritasuna. Beharbada galdetu egingo dizute gai honek Wikipedian egotea zergatik den nabaria. Bilatu luze gabe iturri fidagarri batzuk, zure artikulua merezi duela jakiteko moduan. Orduan artikuluko Eztabaida orrian parteka ditzakezu hasi ahala (geroago erakutsiko dizugu hori nola egin).

Nabaritasuna (jarraipena)Edit

Nabaritasuna: “Zergatik hau?”

Nabaritasuna lehenengo urrats garrantzitsu bat da, gaia aukeratzen lagunduko baitizu. Beraz, jar dezagun arreta pixka bat gehiago gai bat nabaria den argitzeko.

Gai batek bere artikulua izateko lehendabiziko betekizuna da gaiarekin loturarik ez duten iturri fidagarriek estaldura nahikoa ematea.

  • estaldura nahikoak esan nahi du gutxienez bi iturrik zure gaiari buruz hitz egin dutela. Estaldura nahikoa edukitzeak esan nahi du aipamen hutsal bat baino gehiago dela, nahiz eta aipatzen duzun liburu edo artikuluaren gai nagusia ez izan. Hala ere, aipatze edo testu lerro bakar bat baino zerbait gehiago izan behar da.
  • iturri fidagarriak, oro har, esan nahi du izen oneko argitaletxeen bigarren mailako iturriak direla. Erreferentzia gisa erabiltzen ari zaren liburuak, aldizkari espezializatuko artikuluak edo beste edozein iturrik datu zuzenak eta kontrastatuak ematearen ospea behar du. Iturriek ez dute euskaraz behar nahitaez, eta ez dira Interneten egon behar.
  • gaiarekin lotura ez izateak esan nahi du argitaldariak ez duela interes bat ikuspegi partzial bat aurkezteko (aldekoa edo kontrakoa). Adibidez, norbere buruaren publizitatea, iragarkiak, zure artikuluan zeuk argitaratutako materiala baliatzea, autobiografiak eta prentsaurrekoak ez dira independentetzat hartzen.

Nabaritasunari buruzko probaEdit

Ekinez ikasi!
Zure senitarteko batzuek sagardotegi bana aukeratu dute hari buruz idazteko. Zein sagardotegi da onena hari buruz Wikipediako artikulu bat idazteko?
  1. Etxekorta sagardotegia. Zure osabak haren inaugurazioaren berri irakurri du Etxekorta sagardotegiaren webgune ofizialean. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra! Haren webguneak berak hori adierazteak ez dio nabaritasunik ematen entziklopedia batean sartua izateko.
  2. Karrikagoiti sagardotegia. Zure lehengusinak egunkariko artikulu zahar bat du 1930ean hura ireki zutenekoa; beste batek 1933an alkateak bisita egin ziola erakusten du, eta iragarki zahar batek adierazten du Karrikagoitik Euskal Herriko sagardo onena egiten duela. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra! Datuok sagardotegi horri buruz garrantzia izan dezaketen arren, ez dute Karrikagoiti sagardotegi nabari egiten. 1933ko egunkari bat lehen mailako iturria da, ahaldun nagusiek negozio ugari bisita ditzakete, eta iragarkiak ez dira iturri fidagarriak.
  3. Gorospe. Zure izebak 1980an irekitako eguneko sagardotegi baten kartela du gordeta. Sagardotegia arkitekturako gidaliburu batean aipatzen den beste sagardotegi famatu baten antzekoa da (hala ere, ez dio ezer Gorospez). (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra! Kartel bat ez da baliozkoa nabaritasunik (ezta fidagarritasunik) emateko eta entziklopedia batean sartzeko; bestalde, beste sagardotegi baten antzeko forma eduki arren, gidaliburuan ez da Gorospez ezer esaten espresuki.
  4. Etxamendi. Zure arrebak aldizkari akademiko bat du eta bertan dio sagardotegi hau izan zela lehenengoz sagardoaren tratamendu berezi bat egiten. Sagardotegiei buruzko liburu bat du eta bertan berretsi egiten da datu hori. Bukatzeko, elkarrizketa bat ere badu sagardotegien historialari batekin, eta bertan adierazten du sagardotegi horretan asmatu zela metodo hori. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Zuzena! Etxamendik nabaritasuna du Euskal Herriko sagardogintzari egin dion ekarpen paregabeagatik, hala baitiote zenbat iturri fidagarrik.

(Hitz egin galderari buruz)

Norberaren ikerketarik ezEdit

Norberaren ikerketarik ez: “Nola dakizu hori?”

Wikipediarako eta unibertsitaterako idaztea ez dira gauza bera. Wikipedia ez da gai bati buruzko zure ideiak edo ondorioak argitaratzeko tokia. Wikipedian horri “norberaren ikerketa” esaten zaio. Jakina, "ikerketa" egingo (behar) duzu, informazio egokia bilatzearen zentzuan, liburutegian arakatuz, adibidez.

"Norberaren ikerketarik ez" esan nahi du Wikipedian zuk idatziko duzunak laburbildu egingo duela beste pertsona batzuek zuk interesgarritzat duzun gai bati buruz zer esan duten, era horretan Wikipediako irakurleek gaia ulertu eta hari buruzko ideiak atzeman ditzaten.

Tentagarria izan daiteke Wikipediako artikulu batean ideiak elkarrekin jostea, baina zuk ez zenuke hori egin behar, salbu eta argitaratutako iturri fidagarri batean norbaitek hori egiten badu.

Norberaren ikerketarik ez — adibideaEdit

Demagun hurbil duzun ibai bati buruz idazten ari zarela, eta aurkitu duzun gobernuaren 2003ko txosten batek erakutsi egiten duela Etxaburu Paper Fabrikak 200 milako isuna jaso zuela hondakin arriskutsuak ibaira botatzearren. Gainera, ingurumen aldizkari espezializatu batean aurkitu duzu ibaian bazegoela arriskupeko igel espezie bat, eta 2003an galdu egin zela.

Segur aski tentazioa izango duzu honelako zerbait idazteko: "Etxaburu Paper Fabrikak ibaiko igelak galarazi egin zituen". Hori ordea norberaren ikerketa da. Zuk bi ideia uztartu dituzu (kutsadura eta igelen galera), eta biak lotu. Non eta beste iturri batek uztarketa hori egiten ez duen, zuk berez ezin duzu lotura hori ezarri.

Wikipedian, ez nahastu datuak eta ez ondoriorik atera. Ondorio horiek oso agerikoak izan daitezke zuretzat, baina inoiz ezin duzu ezagutu ez dakizuna. Beraz, idatzi "esplizituki" egiazta dezakezuna bakarrik.

Egile eskubideak eta plagioaEdit

Uste izango duzu beharbada badakizula plagioa zer den, eta hori nola saihestu. Wikipedia ordea pixka bat desberdina da. Arauek erreferentzia egiten diote ez bakarrik kopiatu-eta-itsatsi moduko plagioei, baizik eta parafrasi estuei eta egile eskubideen urraketari ere bai. Eta ez da txantxetakoa: klaseko Wikipedia idazlan batean plagioa egitea eta zeuk idatzi ez duzun artikulu bat inori ematea berdina da.

Plagioa eta egile eskubideen urraketa hondagarriak dira, eta boluntarioen denbora xahutzen dute garbiketan. Salbu eta aipu laburrak, gure politiken kontra doa egile eskubideak dituzten edukiak Wikipediara kopiatzea.

Bideo honek argi azaltzen du eragozpen horiek nola saihestu!

14: Egile eskubideak eta plagioa

Egile eskubideei eta plagioari buruzko berrikuspenaEdit

Berrikus ditzagun bideo honetan ikasi dituzun plagio formak.

  • Aitortu gabeko plagioa da testu pasarte bat hitzez hitz iturri batetik kopiatu eta Wikipediara aipamenik egin gabe gehitzea.
  • Aipatutako plagioa da aipamena eginda testu pasarte bat hitzez hitz iturri batetik kopiatu eta Wikipediara gehitzea. Hitzak zureak ez direla adierazita ere, ezin dituzu Wikipediako artikulu batera kopiatu.
  • Parafrasi estua da testu pasarte bat kopiatu eta hitzez hitz banaka aldatzea, esaldien oinarrizko egitura berdin utzita. Hori ez da egokia, aipamena egiten edo egiten ez duzula ere.

Nola saihestu arazo horiek? Onena da lehendabizi irakurtzen ari zarena ulertzea. Gero, jarri zure hitzetan ulertu duzun esaldi horretako oharrak. Erabili zure datuak babesten dituzten iturri desberdinak, eta ez inoiz kopiatu iturria. Horren ordez, hartu oharrak lagun edo adiskide bati hori azaltzen ariko bazina bezala.

Berrikus dezagunEdit

Hau da dena! Orain ikus ditzagun berrikuspenerako galdera bizkor batzuk Wikipedian hasteko prest zaudela segurtatzeko.

Aipamenei buruzko probaEdit

Ekin testari!
Demagun artikulu batean ekarpen bat egin eta aipamena behar bezala jarri diozula. Beste editore bat etorri eta kendu egin du, baina ez du azaldu zergatik. Zein da erantzun onena?
  1. Berehala leheneratu. Zerbait kendu nahi bazuen, niri galdetu behar zidan lehenik. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra! Horri "edizio gerra" deitzen zaio, eta editatzetik blokatu zaitzakete horregatik! Zakarra izan daiteke beste editore batek zure ekarpenak azalpenik gabe kentzea, baina Wikipediak beste editoreei "fede ona aitortzea" eskatzen dizu. Zerbait ulertzen ez baduzu, galdetu Eztabaida orrian, edo eskatu laguntza Wikipediako Adituari. Zure ikastaro orritik estekatuta aurkituko duzu.
  2. Azaldu artikuluko Eztabaida orrian zer gehitu duzun, berriz ere eduki horren iturria aipatuz, edo joan eduki hori kendu duen editorearen erabiltzaile orrira eta galdetu ea zergatik kendu duen. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Wikipedian zerbait zergatik gertatu den ezagutzeko modu onena galdetzea da. Beharbada iritzi desberdinak dituzuela argituko duzu, edo gaizki-ulertu bat dagoela. Aitortu fede ona besteari, eta galdetu ezer leporatu gabe, eta adostasun batera heltzen hasiko zarete.
  3. Onartu erabili duzun iturria ez zela ona, edo zerbait oker egin duzula. Ez editatu artikulua emate data heldu arte eta espero dezagun irakasleak beste editoreak baino lehen ikusiko duela. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Wikipedia "edonork edita dezakeen entziklopedia askea" da, eta zuk ere tartean. Eztabaida orria edo editorearen erabiltzaile orria erabiltzen eroso ez bazaude, badira beste aukera batzuk. Beti duzu zure hezitzaileari esatea, edo zure ikastaro orrian agertzen den Wikipediako Adituari. Horretarako daude eta!
  4. Esan Eztabaida orrian nota jarriko dizutela, eta mesedez beste inork ez editatzeko irakasleak hura ikusten duen arte. Idatzi mezu hori erabat maiuskulaz, beste editoreek ikusten dutela segurtatzeko. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Gogoratu, inor ez da Wikipediako artikuluen "jabea". Itxura batean, beste editore batzuei artikulu bat gehiago ez lantzeko eskatzea oso zekena da (BAITA DENA MAIUSKULAZ IDAZTEA ERE). Zure ekarpenak beti gordetzen dira Wikipedian. Beste editore batzuek zure lana kendu edo aldatuz gero, zure hezitzaileak ikusi egin dezake artean zer ekarpen egin duzun artikuluko historia orrian.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Nabaritasunari buruzko proba (berrikuspena)Edit

Ekinez ikasi!
Zer esan nahi du "Nabaritasuna"k Wikipedian?
  1. Gaia ospetsua dela. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    Okerra! Hori hala izan daiteke, baina ez da beharrezkoa nabaria izateko. Nabaritasunak gai bati buruz eskueran dauden iturriei egiten die erreferentzia. Ez da gaiaren ospeari buruzko oharpen bat.
  2. Gaiak estaldura gutxi baino gehiago izan du gaiarekin lotura ez duten iturri fidagarrietan. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Nabaritasunak, erabiltzen duzun informazioaren kalitatea, eskuragarritasuna eta independentzia islatzen du. Nahikoa duzu zure gaiari buruzko gutxienez bizpahiru iturri on aurkitzea nabaritasuna izan dezan.
  3. Gaia garrantzitsua da, kasu askorik egin ez zaion arren. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Beti ez da gai garrantzitsuei buruz asko idazten. Zoritxarrez, Wikipediak argitaratutako iturrien informazioa laburbil dezake bakarrik. Horrek esan nahi du noiz edo noiz gai batzuk kanpoan gera daitezkeela kalitate oneko iturriak eskueran egon arte.
  4. Ondo idatzitako artikulua da. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Nabaritasunak zure artikuluen gaiari erreparatzen dio. Zure gaiari buruz eskueran dagoen informazio motei egiten die erreferentzia. Ez da zure artikuluaren kalitateari buruzko oharpen bat.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Editing BasicsEdit

Slide ids: 108XX


Ongi etorri!Edit

Trebakuntza modulu honek Wikipedian nola editatu erakutsiko dizu. Onena "Wikipediako atarikoa" modulua bukatzea izango litzateke, eta Wikipediako kultura ulertzea.

Atal honen amaieran, gai izan beharko zinateke ondorengoei erantzuteko:

  • Nola lagundu dezaket Wikipedian?
  • Non praktika dezaket edizioa?
  • Zer rol betetzen du Wikipediako komunitateak edukia editatzeko orduan?

Ekin lanari gauzak eginez!Edit

Wikipedia nola editatzen den ikasteko era onena bertan murgildu eta gauzak egitea da.

Nahi baduzu, Wikipedia beste leiho batean ireki dezakezu arakatzeko, eta aldi berean adibideko ariketekin jarraitu.

The video below refers to the 'Save' button. The text for this button has since been updated to read 'Publish'.

Aldatu botoia

Zer ikasiko dugunEdit

Ondorengo hauekin hasiko gara:

  • Testua loditu eta etzan
  • Izenburuak sortu
  • Azpiatalak editatu
  • Buleta eta zenbakidun zerrendak sortu
  • Estekak sortu
  • Erreferentziak sortu
  • Proba orri bat hasi

Hau ere ikasiko duzu:

  • Artikulu orri, Eztabaida orri eta Erabiltzaile orrien arteko aldeak
  • Eztabaida orri bat nola erabili

Zure Wikipedia kontuaEdit

Hemen zaudenez, ziurrenik, kontu bat edukiko duzu dagoeneko.

Ideia ederra da zure kontuari posta elektronikoko helbide bat gehitzea. Zure helbide elektronikoa ez zaie erakutsiko beste erabiltzaileei zurekin harremanetan jartzen direnean, eta e-posta jakinarazpenak jaso ditzakezu zure intereseko orriak aldatzen badira. Are lagungarriagoa izango da inoiz Wikipediako pasahitza ahazten baduzu, hura helbide elektronikora bidal baitakizuke, betiere zure kontuari e-posta helbidea gehitu badiozu!

"Aldatu" edo "Aldatu iturburu kodea"Edit

Wikipediak bi aukera ematen dizkizu editatzeko. "Aldatu" aukerak Ikusizko Editorea irekitzen du; era horretan orrian agertzen den bezala edita dezakezu testua. "Aldatu iturburu kodea"k, berriz, azpian dagoen wikitestu kodea ikusteko modua emango dizu.

Ikusizko Editorearen bidez, errazago sartuko duzu testua, baita iturriak aipatu, estekak (loturak) sortu eta oinarrizko formatua gehitu ere. Hala ere, artikuluetan bakarrik erabil daiteke. Beste wikilariekin hitz egiteko, baliatu wikitestu kodea.

Mesedez joan orain Wikipediara eta egiaztatu bai "Aukeratu", bai "Aukeratu iturburu kodea" aukerak ikusten dituzula artikuluari begiratzean.

"Aldatu iturburu kodea" goian erakutsi bezala ikusten baduzu, joan hurrengo diapositibara.

"Aldatu iturburu kodea" aukera ikusten ez baduzu, jarraitu ondorengo urratsak Ikusizko Editorea aktibatuta duzula egiaztatzeko:

  • Egiaztatu zure Wikipedia kontuarekin saioa hasi duzula.
  • Klikatu "Hobespenak".
  • Klikatu "Aldatzen" fitxan.
  • Ziurtatu "Behin-behinean ikusizko editorea desgaituta dago beta egoeran baitago" kutxa desautatu duzula.
  • Zenbait wikipediatan "Edizio modua:" aukera ikusteko gai izango zara. "Bi editore fitxak erakutsi iezazkidazu" aukera hautatu.
  • "Gorde" klikatu.
  • Aurrerantzean, Wikipediako artikulu bat kargatzean, "Aldatu" eta "Aldatu iturburu kodea" aukerak ikusi beharko zenituzke.

Proba orriakEdit

"Proba orria" zure probako wikiorria da, edizioan lardaskatu, artikuluak prestatu, artikuluak zirriborratu edo, besterik gabe, esperimentatzeko. Era horretan ez du eraginik izango Wikipediako artikuluaren "izen-tarte nagusian" (artikuluen aurreko orrian).

Hala ere, jendeak zure proba orria ikus dezake; beraz, garrantzitsua da hor jartzen duzun edukia besteengandik ezkutatu nahi duzun zerbait ez izatea. Horrek esan nahi du ere ez zenukeela hor egile eskubideak urratuko dituzten gauzak kopiatu eta itsatsi behar. Aldiz, zirriborro bat idatzi edo formatuarekin lardaskatu nahi baduzu, proba orria toki bikaina duzu.

Zeure proba orrira joateko, Proba orria estekan klikatu, eta listo; saioa hasita zaudela, goiko aldean "Hobespenak" aukeraren ezkerrean duzu.

Joan zure proba orrira eta probatu aipatutakoa!

Hartu testuaren kontrola!Edit

Beraz, prest gaude editatzen hasteko! Orain arakatzailearen beste leiho batetik joan zaitezke zure Proba orrira, proba egiteko.

Hemen dituzu oinarrizko wikikode batzuk Eztabaida orrietan edo "Aldatu iturburu kodea"n zure testuari formatua emateko.

Letra lodirako wikikodea hau da:

'''lodia''' = lodia

Wikiesteka bat sortzeak (alegia, Wikipediako beste artikulu batera estekatzeak) itxura hau izango du:

[[Lodi]] = Lodi

Euskarazko Wikipedian, Lodi artikulura egindako estekak Lodi (Italia) artikulura bideratuko zaitu. Testukoaz bestelako izena duen artikulu batera estekatzeko, jarri | (marra bertikala, teklatuan gehienetan Alt Gr + 1 tekleatuz lortua) kodearen eta orrian agertzea nahi duzun hitz(ar)en artean. Honela:

[[Letra lodi|Lodi]] = Lodi (kasu honetan, w:eu:Letra lodira estekatuta)

Inork lehenago estekatu ez duen norabait estekatuEdit

Letra lodi eta estekei buruzko tutoriala

Ikusizko Editorea erabiliEdit

Wikipedian artikulu bat editatu nahi duzunean, Ikusizko Editorea erabil dezakezu: horrek ez du wikikoderik behar.

Beste orri batetik jarraitzen ari bazara, atera wikikodeen leihotik, and bilatu "Aldatu" botoia Ikusizko Editorea abiarazteko.

Aukera desberdinak dituen tresna barra ikusiko duzu:

Orri diseinua blog plataforma edo sare sozialetan ikusiko dituzunen antzekoa da.

Berrikus dezagun azkar batean aukera bakoitza.

Ikusizko Editoreko botoiakEdit

Lagungarria izan daiteke beheko testua proba orrian kopiatu eta itsastea, eta aukera guztiak testu honetara zuzenean aplikatzea, zer egiten duen ikusteko.

Paragrafoa. Honek testu estiloa ezartzen lagunduko dizu. Adibidez, izenburu bat, edo paragrafo testu soila. Aipu blokeoak sartzeko ere erabil dezakezu.

A. Nabarmendu zure testua, gero klikatu hemen formatu lodia, etzana eta abar emateko. "Gehiago" aukeraren bidez, azpimarratu, kode snippetak gehitu eta teklatu hizkuntza alda ditzakezu.

Loturak (estekak). Katebegi botoiak testua estekatzeko modua emango dizu. Nabarmendu hitza, eta sakatu botoia. Ikusizko Editoreak automatikoki proposatuko dizkizu hitz edo hitz multzo horrekin erlazioa duten Wikipediako artikuluak. Era ederra da zure artikuluak Wikipediako eduki gehiagotara loturak izan dezan. Hitz garrantzitsuak bakarrik behin estekatu ahal izango dituzu, agertzen diren lehen aldian, gehienetan. Wikipediaz kanpoko orrietara estekatu nahi baduzu ("kanpo loturak" atalean, adibidez), klikatu "Kanpo loturak" fitxan.

Aipatu. Ikusizko Editorean aipamenak sartzeko tresnak erreferentziei formatua ematen lagunduko dizu. Nahikoa duzu leihoan DOI edo URL itsastea, eta Ikusizko Editorea behar dituzun eremu guztiak betetzen saiatuko da. Hala ere, berrikusi eta bete eskuz falta diren eremuak (ezagutzen badituzu). Gainera, liburuak, aldizkari espezializatuak, berriak eta webguneak eskuz sar ditzakezu. Hor gida bizkor bat izango duzu zure aipamenen datuak sartzeko. Iturri bat dagoeneko sartua baduzu eta berriz aipatu nahi baduzu, "Berrerabili" fitxan klika dezakezu.

Buletak. Buleta puntuak edo zerrenda zenbakitu bat gehitzeko, klikatu hemen.

Txertatu. Fitxa honek materialak, irudiak edo taulak gehitzeko balio dizu.

Ω. Azken fitxa honek karaktere bereziak sartzeko balio dizu, adibidez, erdaretan dauden hitzak, ikur zientifikoak eta hizkuntza luzapenen sorta bat.

Ikusizko Editorean formatua emanEdit

Ikusizko Editorean testuari formatua emateko, klikatu "A" botoia, nabarmendu testua eta hautatu aukera onena.

  • "Lodia" elementuak (B) hautatutako testua loditzen du.
  • "Etzana" elementuak (I) hautatutako testua etzaten du.
  • "Goi indizea" elementuak (x2) hautatutako testua txikiago eta zertxobait gorago erakusten du inguruko testua baino.
  • "Azpiindizea" elementuak (x2) hautatutako testua txikiago eta zertxobait beherago erakusten du inguruko testua baino.
  • "Marratua" elementuak (S) hautatutako testuari marra luze bat jartzen dio gainetik.
  • "Kode informatikoa" elementuak (parentesi kizkur pare bat: {}) hautatutako testuaren letra mota espazio bakarreko letra motara aldatzen du eta, hartara, aparte uzten du (tarte proportzionatuko) inguruko testutik.
  • "Azpimarra" elementuak (U) marra luze bat gehitzen du testuaren azpitik.
  • "Hizkuntza" elementuak (Aあ) balio dizu hautatutako testuko hizkuntzari etiketa (adibidez, japoniera) eta noranzkoa (adibidez, eskuin-ezker) jartzeko.
  • Azken elementuak, "Garbitu formatua"k, hautatutako testuko karaktereei formatu guztia kentzen die, baita loturak ere.

Batere testurik hautatu ez baduzu, menua irekitzeko "A" klikatzen duzuenean eta, gero, elementu bat aukeratu, formatu mota hori tekleatzen hasten zaren testuari aplikatuko zaio, kurtsorea dagoen tokitik aurrera.

Utzi azalpen bat!Edit

 
Editatu VisualEditor-en laburpen-elkarrizketa

Behin zure aldaketak amaituta, erreparatu "Aldaketak argitaratu" botoi urdinari Ikusizko Editorean, edo "Aldaketak argitaratu" botoi grisari Wikikodean.

Bietan ere, mesedez bete "Laburpena" deitutako barra. Azaldu zer egin duzun eta, era horretan, beste editoreek ulertu egingo dituzte zure aldaketen nondik norakoak. Adibidez, erreferentzia bat gehitu baduzu, "erreferentzia/aipamena (gehitu)", zergatik ere esan dezakezu. Zuzenketa txikiak egin edo gramatika akatsak konpondu badituzu, "zuz" edo "eus" idatz dezakezu. Zerrenda bat dugun arren, ez dago "laburdura ofizialik", besterik gabe segurtatu orria editatzean egindako zure ekintzaren asmoa adierazi duzula.

 
WikiCode moduarentzako laburpen-sarrera editatu

Ikusizko Editorean, leiho batean laburpena eskatuko zaizu aldaketak egin eta gero. Wikikodean, berriz, argitaratu baino lehen idatzi barran zertan aritu zaren.

Proba dezagun!Edit

Prest Wikipedian probako aldaketa batzuk egiteko? Esteka honek Wikipediako proba orri batera bideratuko zaitu, eta oinarrizko edizio batzuk erakutsi.

Bukatu duzunean, hona itzul zaitezke trebakuntza modulu honekin jarraitzeko.

Launch "Be Bold" tutorial

Hara, ikuskatzaile bat dut begira!Edit

Wikipediako orri berri bakoitza asmo gaiztoak dituen jendeak sor dezake.

Hori eragozteko, konfiantzazko wikilariek gainbegiratu egingo dute.

Lankide boluntario batek zure orria egiaztatu eta oniritzia ematen dionean, "ikuskatuta" dagoela adieraz dezake. Beharbada zerbait gaizki egin duzula irudi lezake, baina ez halakorik: beste wikilariei jakinarazten ari zaie zure lana ikuskatu ondoren, ez dela spama edo problematikoa.

Eztabaida orria erabiliEdit

Wikipediako artikulu handi bakoitzaren atzean, wikilariak dabiltza elkarrekin lanean hura handi egiteko. Wikilari horiek beren "Eztabaida orria"ren bidez koordinatzen dute beren lana.

Wikipedia guztiek dute Eztabaida orria. Eztabaida orrian, artikuluari buruzko eztabaidak egiten dira.

Uneko artikulu bat editatzen hasi aurretik, eman begiratu bat Eztabaida orriari. Zertaz hitz egiten ari diren ohartzeko modua duzu. Eztabaida orriak toki ederra dira artikulua hobetzeko dituzun planak azaltzeko; erabili nahi dituzun liburu edo artikuluak ere bertan parteka ditzakezu, eta galderak egin, zalantzarik baduzu. Askotan, gaian interesa duten wikilariak jabetu egingo dira, eta laguntzen saiatuko dira. Ondo dago aldaketak egiten hasi aurretik gauzak azaltzea, baina ez duzu inoren "baimenik" behar aldaketak egiteko. Ez lotsa: izan ausarta!

Mezu bat gehitzeko, klikatu "Gehitu atala" fitxan orriaren goiko aldean. Mesedez egin zure komentarioak Eztabaida orriko behealdean, eta eman zure mezuari izenburu bat.

Wikilariak zure eta artikuluetako Eztabaida orrian utzi dituzten mezuak irakurriko dituzulakoan daude. Orri horiek besteei mezuak uzteko ere erabil ditzakezu noski.

Gogoan izan: Eztabaida orrian Wikikodea erabili beste aukerarik ez duzu. Ez dago Ikusizko Editorerik.

Eztabaida orrian erantzunEdit

Norbaitek erantzun bat utzi badizu edo galdera batean etiketatu bazaitu, erantzun beharko zenuke.

Ireki orria editatzeko artikulu bat irekiko zenukeen bezala. Erantzungo diozun iruzkin edo komentarioaren azpian, tekleatu bi puntu ( : ). ":" bakoitzak eztabaidan koska bat barrurago eramango du zure erantzuna. Beraz, erantzun bati erantzuten badiozu, tekleatu bi aldiz bi puntu, eta horrela hurrenez hurren.

Ezin bestekoa duzu lau marratxo kizkurrez mezuak sinatzea ( ~~~~ ); era horretan zure erabiltzaile izena eta denbora marka geratuko dira.

Eztabaida orriari buruzko tutorialaEdit

Probak egin ditzagun Eztabaida orrian! Esteka honek adibide gisako Eztabaida orri batera eramango zaitu, eta erantzunak ematen lagunduko dizu; horretarako, aldaketa bat egingo duzu, Wikikodea erabiliz.

Behin amaituta, hona itzul zaitezke trebakuntza modulu honekin jarraitzeko.

Abiarazi "Eztabaida orria" tutoriala

Bideoa: Eztabaida orriakEdit

Eztabaida orriak

Jarraipen zerrendaEdit

Nola dakizu artikulu bat aldatu egin dutela, edo beste editore batzuek proposamenik egin duten?

Jarraipen zerrenda zuk parte hartutako orri guztien jarraipena egiteko modu erraz bat da. Zure jarraipen zerrenda erabil dezakezu artikuluko aldaketak, elkarrizketak eta ekarpenak ikuskatzeko.

Orri bat Jarraipen zerrendan sartzeko, egiaztatu saioa hasi duzula. Gero, nahikoa duzu "Ikusi historia"ren aldameneko izarrean klikatzea. Era horretan zure Jarraipen zerrendara gehituko da. Ikusi zure jarraipen zerrenda goiko eskuinaldeko "Jarraipen zerrenda"n klikatuz.

Zure jarraipen zerrendara artikulu bat gehitzen duzunean, artikuluko Eztabaida orria ere "zaindu" egiten du. Inork artikulu bateko zure aldaketei Eztabaida orrian erantzuten badie, zure jarraipen orrian agertuko da.

Zure jarraipen zerrendako orri batean aldaketarik dagoenean zuri e-posta bidaltzea aukera dezakezu, Wikipediako goiko aldean "Hobespenak" fitxan klikatuz, gero "Jakinarazpenak", eta hor duzu "E-posta aukerak". Aukeratu goitibeherako menuan "Bidali banakako jakinarazpenak hauek heldu ahala".

Bideoa: Jarraipen zerrendakEdit

Jarraipen zerrendak

Proba orriari buruzko galdetegiaEdit

Ekin testari!
Nola erabili Proba orria modu egokian?
  1. Toki egokia da egile eskubideak dituen iturrietako materiala kopiatu eta itsasteko, geroago parafraseatzeko. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Zure proba orria ere publikoa da; beraz, ez zenuke erabili behar egile eskubideak dituen materialak gordetzeko.
  2. Beste wikilari batzuekin hitz egiteko toki egokia. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Proba orria publikoa da, baina aukera gutxi daude beste wikilariek hari bisita bat egiteko, betiere, ez baduzu bertara doan esteka bat nonbait ipini. Wikilariekin hitz egiteko, bisitatu artikulu bateko Eztabaida orria, edo joan haren Erabiltzaile orrira.
  3. Zure artikuluaren zirriborro bat egiteko tokia, edo orri baten diseinua eta egitura probatzeko. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Zure Proba orrian nahi duzuna egin dezakezu formatuari buruz. Toki ederra da Wikikodearekin edo Ikusizko Editorearekin lardaskatzeko, eta artikulu berri baten egituraren inguruan saioak egiteko.
  4. Artikulu bat kopiatu eta itsasteko tokia da, bertan aldaketak egitearren. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Ez kopiatu eta itsatsi artikulu oso bat zure Proba orrira. Hobe duzu editatzeko orduan jatorrizko artikuluari aldaketa txikiak egitea. Zure proba orriko zatiak eta uneko artikulu bat bateratu nahi badituzu, eman begiratu bat Proba orriaren trebakuntza moduluari, azken hori eta lantzen ari garen hau ez dira berdinak

(Eztabaidatu galdera honi buruz)

Ediziorako prestatzen joateko probaEdit

Aztertu zure burua!
Zer egin beharko zenuke artikulu bati aldaketa handi bat (adibidez, paragrafo berri bat gehitzea) egin baino lehen?
  1. Artikuluko Eztabaida orria irakurri, ea gatazkarik dagoen ikusteko eta zure iturriak eta aldaketen plana bertan partekatu. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    ZUZENA! Adeitsua da beste editoreei zer egin nahi duzun esatea, eta zer iturri erabiliko dituzun. Ez kezkatu inork erantzuten ez badu. Ideia ona da zure asmoak partekatu nahi izatea.
  2. Artikulu oso bat zure Proba orrira kopiatu eta itsatsi, bertan aldaketak egin eta, gero, artikulua aurkitu duzun tokira berriz kopiatu eta itsatsi. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Horrek artikuluko historiaren aldaketa guztiak ezabatuko ditu, eta zure aldaketa guztiak segur aski beste editore batek desegingo ditu. Artikulu osoa berridazteko asmoa baduzu ere, onena da horren ordez artikuluari aldaketa txikiak egitea.
  3. Ezer ez. Besterik gabe aldaketa egin; norbaitek gustuko ez badu, berrikusiko du. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Neurri batean hori egia bada ere, mesedegarria da beste wikilariekin harremanetan jartzen saiatzea, artikuluari egin nahi diozun edozein aldaketari buruz hitz egiteko.
  4. Bilatu eskarmentua duen wikilari bat aldaketa hori berak zure ordez egin dezan. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)
    OKERRA! Wikipedia edonork alda dezakeen entziklopedia da, baita zuk ere. Aldaketa zeuk egin dezakezu. Aldaketak egin aurretik beste editoreekin hitz egiteak laguntzen du, noski.

(Hitz egin galdera honi buruz)

Bukatu dugu eta!Edit

Bukatu duzu dagoeneko Wikipedian editatzeko Oinarrizko Trebakuntza. Beharrezko guztia ezagutu beharko zenuke editatzen hasteko. Artean seguru sentitzen ez bazara, zure Proba orria erabili dezakezu oinarrizko edizioaren inguruko probak egiteko eta Wikipediaren interfazeak esploratzeko.

Orientaziorako modulu honi buruzko zure iruzkin bat ere asko estimatuko genuke. Klikatu behean gustuko zer izan duzun eta zer ez guri esateko; hobetzeko iradokizunak ere baldin badituzu, mesedez bidali.

Iruzkina bidali

Evaluating ArticlesEdit

Slide ids: 109XX

Training modules/dashboard/slides/10901-evaluating/eu Training modules/dashboard/slides/10902-evaluating-sources-and-articles/eu Training modules/dashboard/slides/10903-what-makes-a-good-article/eu Training modules/dashboard/slides/10904-evaluating-article-quality/eu Training modules/dashboard/slides/10905-elements-of-quality-articles/eu Training modules/dashboard/slides/10906-elements-of-not-so-great-articles/eu Training modules/dashboard/slides/10907-citations/eu Training modules/dashboard/slides/10908-why-cite/eu Training modules/dashboard/slides/10909-when-should-you-cite/eu Training modules/dashboard/slides/10910-what's-a-good-source/eu Training modules/dashboard/slides/10911-close-paraphrasing/eu Training modules/dashboard/slides/10912-example-of-close-paraphrasing/eu Training modules/dashboard/slides/10913-copyright/eu Training modules/dashboard/slides/10914-tips-on-plagiarism/eu Training modules/dashboard/slides/10915-add-citation-with-wikicode/eu Training modules/dashboard/slides/10916-add-citation-with-visualcode/eu Training modules/dashboard/slides/10917-citations-video/eu Training modules/dashboard/slides/10918-citations-video-2/eu Training modules/dashboard/slides/10919-reading-history/eu Training modules/dashboard/slides/10920-past-revisions/eu Training modules/dashboard/slides/10921-review/eu Training modules/dashboard/slides/10922-article-quality-quiz/eu Training modules/dashboard/slides/10923-article-quality-quiz-2/eu Training modules/dashboard/slides/10924-when-to-cite-quiz/eu Training modules/dashboard/slides/10925-using-source-material-quiz/eu Training modules/dashboard/slides/10926-finished/eu