Training modules/dashboard/slides/11002-when-do-these-medical-guidelines-apply/eu
Zein da EU WPko praktika?
Hemen azaldutako gaiaren tratamendua gizakien osasunari eta medikuntzari dagokie, buruko osasuna ere tartean.
Gogoan izan norbaitek ondorioak atera ditzakeela Euskarazko Wikipediatik bere osasuna sendabidean jarri edo suspertzeko.
Ondorioz, oso zuhurrak izango gara Wikipediara sartutako baieztapenei eta baliatutako iturriei buruz, ondorengo gaien gainean:
- Medikuntza, gaitzak edo diagnostikoak.
- Giza osasunari buruz norbaitek egindako baieztapenak, artikulu medikoak ere ez direnean.
- Giza biokimikari eta, giza osasunarentzat adierazgarria denean, animalien ikerketa medikoari buruzko edukia.
Beraz, artikuluetan bakarrik ez, artikulu baten barruko adierazpenetan ere ondorengo jarraibideak kontuan hartzekoak dira, adibidez, botanikako artikulu batean halako edo bestelako landare bat gaitz batetik osatzeko onuragarria dela esatean.