Programs & Events Dashboard/Using the Dashboard/Participating in a program/If you need to find the program in the Dashboard
Programa batean parte hartu: Aginte-panelean programa aurkitu behar baduzu
Antolatzaileak esteka partekatu ez badu, programa Aginte-panelean aurki dezakezu, eta harekin bertan bat egin. Ireki aginte-panela, klikatu "Arakatu" erlaitzean goiko ezker ertzean, edo "Programa bat aurkitu! botoian:
Era horretan, Aginte-paneleko programa zerrenda batera helduko zara, programa aktiboenetatik motelenetara sailkatuta:
Desplazatu behera edo erabili CTRL+F (⌘+F, Mac ordenagailua baduzu) zure programaren izenburua aurkitzeko. Klikatu izenburuan, eta programaren orrira eramango zaitu. Programa orrian, “Programan sartu” botoi gris bat duzu:
Pasahitz bat eskatuko dizun elkarrizketa elkarrizketa koadro bat irekiko du:
Pasahitza ez baduzu, jarri harremanetan programa hornitzailearekin, eta zurekin partekatu ahal izango du. "Ados" klikatzen duzunean, programara gehitua izango zara.