Open main menu

Meta β

Iberocoop/Buenos Airesko Gutuna

< Iberocoop

Guk, Iberoconfen, 2017ko ekainaren 10etik 12ra Buenos Airesen Iberoamerikako Wikimedia Bosgarren Topaketan bildu garen elkarte guztiok, zera adierazi nahi diogu Wikimedia Fundazioari:

  1. Wikimedia mugimendua osatzen dugun pertsonen aniztasunaren aberastasunean, identitatean eta kulturartekotasunean sinisten dugula. Benjamin Vautier margolariak adierazi bezala, “ez dago herririk kulturik gabe, ezta kulturarik hizkuntzarik gabe”.
  2. Estimatzen dugula hizkuntza aniztasuna Wikimedia mugimenduan benetan gerta dadin hartu diren neurriak. Uste dugu itzulpena lehentasuna izan behar duela elkalanerako guneetan eta gobernantza guneetan, eta horretarako, behar diren neurriak hartu behar direla aurrerantzean: esaterako, nazioarteko topaketetan bat bateko itzulpen zerbitzua jartzea.
  3. Erakundeen eta Wikimedia Fundazioaren arteko komunikazioa - bereziki diru laguntza eskaerak eta txostenak- eskaera egiten duenaren jatorrizko hizkuntza egitea posible izan beharko litzatekeela, bistan da, horren inongo eraginik izan gabe erantzunaren nondik norakoan.
  4. Nahi dugula Wikimedia Fundazioan proiektuak baloratzen eta onartzen dituztenak kontuan hartzea erakunde bakoitzaren testuingurua eta haien errealitate bereizia, eta beraz, harrakasta ereduak desberdinak izan ahal izatea. Horregatik, neurketa ereduak zabalagoak izatea eskatzen dugu eta kuantitatiboa eta kulalitatiboaren arteko oreka egokiagoa egotea.
  5. Egokia izan zela oso 2030 Wikimedia Estrategian jendeak beren hizkuntzan parte hartu ahal izatea kontuan hartzea. Uste dugu logika inklusibo hori Wikimedia mugimenduaren zeharlerroa izan behar duela eta funtsezko printzipioetan sartu behar dela. Hala, komunikazioetan eta aurrez aurreko topaketetan kontuan hartu beharreko gaia da.
  6. Wikimedia Fundazioaren komunikazioa neurritsua, anitza, estereotiporik gabea eta errealitate bakoitzaren testuingurura egokitua egon behar dela. Eskatzen dugu, mugimenduaren komunikazio baliabideak elkarteen lanaren mesedetan jartzea eta haien zerbitzura jartzea, eta ez soilik elkarteen espiritu kolektiboa desitxuratzen duten kasu pertsonaletara mugatzea.

Firmaron in situ:

Wikimedia Argentina
Wikimedia Txile
Wikimedia Mexiko
Wikimedia Venezuela
Wikiemakumeak
Wiki Hezkuntza Brasil
Kolonbiako Wikilariak
Wikimedia Uruguay
Ekuadorko Wikilariak
Euskal WIkilarien Lankide Taldea
Grupo de Usuários da Comunidade Wikimedia no Brasil
Wikimedia Espainia
Wikimedia Italia